Solomon Bandaranaike
Solomon West Ridgeway Dias Bandaranaike (Kolonbo, Zeilan — gaur egun Sri Lanka—, 1899ko urtarrilaren 8a - Kolonbo, Sri Lanka, 1959ko irailaren 26a) politikaria izan zen, Sri Lankako laugarren lehen ministroa.
Solomon Bandaranaike | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kolonbo, 1899ko urtarrilaren 8a | ||
Herrialdea | Sri Lanka | ||
Heriotza | Kolonbo, 1959ko irailaren 26a (60 urte) | ||
Heriotza modua | giza hilketa | ||
Familia | |||
Aita | Solomon Dias Bandaranaike | ||
Ezkontidea(k) | Sirimavo Bandaranaike | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Christ Church (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | diplomazialaria, politikaria eta barristerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | budismoa | ||
Alderdi politikoa | Sri Lanka Freedom Party (en) | ||
swrdbandaranaike.lk | |||
Oxfordeko Unibertsitatean egin zituen Zuzenbideko ikasketak. Ondoren, Sri Lankara itzuli zen; britainiarren eraginaren kontra azaldu eta bertako jatorrizko kulturaren, hizkuntzaren eta ohituren alde egin zuen. Budista egin zen. Zeilango Nazio Kongresuko idazkari izan zen, baina kargua utzi eta beste erakunde bat sortu zuen, Sinhala Maha Sabha izenekoa. 1952ko hauteskundeetarako talde berri bat sortu zuen, Sri Lanka izenekoa. 1956an garaipena lortu zuen, ezkerreko koalizio baten barruan. Agintean egon zen aldian arazo bat baino gehiago izan zuen Sri Lankak, eta herriaren konfiantza galdu zuen. Hil egin zuten 1959an.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.