Solomo-hestebete

Solomo-hestebetea (gaztelaniaz: lomo embuchado) txerriaren muskulu ileoespinalarekin (ia kanpoko koiperik gabe), aponeurosia eta tendoiak egindako haragi-deribatu ondua da, gazia, adobatua, tripa natural edo artifizial iragazkorretan galkatua, eta heltze-prozesu egokia jasan duena. Honako ezaugarri fisiko-kimiko hauek bete behar ditu: hezetasuna: %55 gehienez; koipea hondakin lehorrean: %70; proteinak hondakin lehorrean: %22; guztizko karbohidratoak hondakin lehorrean glukosan adierazita: %10,0 gehienez; kolageno/proteina erlazioa: %30; proteina erantsiak: %3.

Solomo-hestebete
Osagaiaktxerrikia
Historia
JatorriaEspainia

Solomoa txerri iberikotik badator, bereizketa bat egiten da eta solomo-hestebete iberikoaz ari gara.[1] Fabrikazioari dagokionez, ez dago alde nabarmenik, baina sendatze-aldia luzeagoa da. Solomo-hestebetea gordinik jan behar da, xerra finetan ebakia eta estalki gisa zerbitzatua, batzuetan ogitartekoan.

Solomo-hestebetearen ezaugarri garrantzitsuenetako bat, nutrizio-mailan, bere koipearekiko proteina-eduki handia da. 100 gramo solomo-hestebetea bakoitzeko, 50 gramo proteina eta 8 koipe baino ez daude.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.