Sollubeko Gudua
Sollubeko Gudua Espainiako Gerra Zibileko gudua izan zen, Sollube mendian (Bermeotik hurbil, Bizkaian) gertatua, 1937ko maiatzaren 6tik maiatzaren 14ra arte. Aurrez aurre izan zituen Eusko Gudarostea eta Errepublikaren aldeko hainbat asturiar nahiz kantabriar, batetik; eta Errepublikaren aurka matxinatutako armada frankista (italiarrak, espainiarrak eta marokoarrak), bestetik. Guztira 1.000 bat soldadu hil ziren: 600 Errepublikaren aldean, eta 400 matxinatuen aldean. Bermeoko guduaren ondorengo borrokaldia izan zen, Bizkaiko iparraldeko fronteko azken erresistentzia ekintzetako bat.
Sollubeko Gudua | |||
---|---|---|---|
Gerra Zibila | |||
Euskal Herriko frontea | |||
Sollube mendia, gaur egun | |||
Data | 1937ko maiatzaren 6tik maiatzaren 14ra | ||
Lekua | Sollube Euskal Herria | ||
Koordenatuak | 43°22′N 2°45′W | ||
Emaitza | Frankisten garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Galerak | |||
|
Kronologia
- Maiatzaren 6a: armada frankista Solluberantz abiatu da; errepublikarrek erasoari eutsi diote.
- Maiatzaren 7a: errepublikarrek erasoari eutsi diote.
- Maiatzaren 8a: frankistek Sollube hartu dute.
- Maiatzaren 9a: errepublikarrek kontraeraso saiakera egin dute.
- Maiatzaren 10a: errepublikarrek (euskal herritarrak eta asturiarrak) kontraerasoan ari direla, italiar batailoi bat inguratu dute.
- Maiatzaren 11: borrokarik gabe; frankistak, hurrengo erasoa antolatzen.
- Maiatzaren 12a: frankisten erasoak porrot egin du.
- Maiatzaren 13a: borrokarik gabe.
- Maiatzaren 14a: errepublikarrek Sollubeko posizioak galdu dituzte eta Jata mendian defentsa prestatu dute.
Omenaldia
Guda zibila bukatu ostean, bando nazionalak harrizko gurutze batekin omendu zituen han bizia eman zuten italiarrak. Atxilotuta zeuden errepublikarrek eraiki zuten gurutze hura, Bermeoko Mañu auzoan, Sollubeko guduko borrokaldi gordinena izan zen tokian, lubakien alboan. 2017ko maiatzaren 14an, aldiz, errepublikarrak eta Eusko Gudarostearen alde bizia eman zutenen omenez, gurutze hura kendu eta omenaldia ospatu zen auzoko probalekuan.
2006. urtean Sollube mendian aurkitutako hezurrak gudu hartan hil zirenenak direla uste da.
Liburua
Bermeo y la Guerra Civil. La Batalla del Sollube, Sollubeko guduari buruzko liburua 2007ko urrian aurkeztu zuten.
Ikus, gainera
Bibliografia
- (Gaztelaniaz) Francisco Manuel Vargas Alonso, Bermeo y la guerra civil. La batalla de Sollube (1. ed 2007), Lankidetzan bilduma, Eusko Ikaskuntza. ISBN 978-84-8419-065-3
- (Gaztelaniaz) Historia General de la Guerra de Euskadi, IV liburukia (1981), Luis Haranburu-editor eta Naroki.