Solartekua jauregia

Solartekua jauregia Bizkaiko Markina-Xemein udalerriko Alde Zaharrean kokatzen den jauregia da. 1666an Lucas Longak eraikitako eraikuntza barrokoa da.

Solartekua jauregia
Markina-Xemeingo hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaMarkina-Xemein
Koordenatuak43°16′03″N 2°29′55″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1666
ErabiltzaileaMarkina-Xemeingo Udala
Ondarea
17
Kontaktua
HelbideaGoiko portala, 3

    Jauregia erabat berritu zuten eta gaur egun jauregi hau Markina-Xemein udalerriko udaletxea da. Mugartegi Jauregia izenaz ere ezagutzen dena.

    Ezaugarriak

    Barroko erako eraikina da. Juan Jose Fernandez de Mugartegi Mañozcak aginduta eraiki zen, 1.666 urtean Berriatuatik Markinara bizi izatera etorri zena. Harlanduz eginda dago, eta beheko solairuko sarrera ateburuduna (dintelduna) da, frontoi oker eta banatu bat duelarik. Solairu noblean, berriz, ateburu gaineko hiru balkoiak eta Mugartegui-Laca eta Mañozca abizenen armarriak. Gorengo pisuan barandak ditu. Amaitzeko, erlaitz sendo batek eta teilatu hegal zabal batek burutzen dute eraikina.[1]

    Teilatu hegala hori handia da, eta kareharri landuz eginiko erlaitzak eusten dio (molduraz apainduta dago). Mendebaldeko aldean, bi balkoi ditu, aurrekoen antzekoak, eta gorengo solairuan, galeria bat nabarmentzen da (zirkuluerdiko hiru bao ditu). Atzeko aldean, lehen solairuaren parean, zubi bat zuen lehen, etxea eta lorategia lotzeko (egun, aparkalekua dago lorategiaren ordez). Lorategia izan zen leku horretan, garai hartako kiosko bat dago, lau angelukoa.[2]

    Iruditegia

    Erreferentziak

    1. Solartekua jauregia. Markina-Xemeingo Udala (Noiz kontsultatua: 2017-12-03).
    2. Markina-Xemein. hiru,eus (Noiz kontsultatua: 2017-12-03).

    Kanpo estekak

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Euskal Wikiatlasa
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.