Solarte
Solarte Ispasterko auzoa da,
Solarte | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Ispaster |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°20′59″N 2°32′23″W |
Garaiera | 204 metro |
Demografia |
Geografia
Gallete auzoaren ondoan dago, eta bertako biztanleek oraindik Gallete eta Solarte auzoetako baserriak bereizteko gai diren arren, Ispasterko udal agirietan bi auzuneak "Gallete-Solarte" izendatu ohi dira[1]. Euskaltzaindiaren EODAn Solarte-Gallete ageri da[2]
"Solarte kofradia" izeneko egituran, honako etxeak sartzen dira: Txumutegi (Zumetegi) Beaskoa, Txumutegi Goikoa, Agirre Solarte (Agarre), Solarte Goitia, Solarte Zelaia, Solarte Aldekoa, Arteaga, Atxabal, Adorriaga, Etxebarrieta, Argin Goikoa (errota), Argin Behekoa, Haize Errota, Garro (Erkiaga).[1]
Solarte auzoan dago Damazulo izeneko haitzuloa,[3] Jose Miguel Barandiaranek jasotako kondairen arabera Mari jainkosaren bizilekuetako bat zena.
Historia
Cristobal Colonekin ibilitako Juan Antxia Agirre Solarte baserriko semea zela esaten da. Parrokian, bestalde, eserlekuen azpian gelditzen diren hilobi-harlauza zaharrenen artean "Agirre Solarte 1616" dioen bat dago.[1]
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
106 | 104 | 104 | 105 | 105 | 95 | 91 | 86 | 83 |
Kanpo estekak
![]() ![]() |
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- 1914-, Zubikarai, Augustin,. (1987). Ipazter. J. Fernandez Egiguren PMC 33157357. (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
- «EODA - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).
- (Gaztelaniaz) «Asteroko kronikie» actualid-ades.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).