Solarpunk

Solarpunk mugimendu soziopolitiko, literatura genero eta arte mugimendua da, etorkizuna nola izan litekeen aurreikusten duena, gizateriak egungo erronka nagusiak konpontzea helburu duena, iraunkortasun-arazoak azpimarratuz, hala nola klima-aldaketa eta kutsadurari aurre eginez. Solarpunk ildoak, literatura, arte ederrak, arkitektura, moda, musika, tatuajeak eta bideo-jokoak bezalako euskarri ugari erabiltzen ditu, steampunk eta cyberpunk mugimenduen antzera, baita barrokoa eta Art Nouveau eta inpresionismoa bezalako arte mugimendu finkatuagoetako erreferentziak ere.

Solarpunk bandera

Solarpunka teknologiaren garapenarekin oso lotuta dagoen arren, modu iraunkorrean bizitzeko teknologia baxuko moduak ere hartzen ditu kontuan, hala nola lorezaintza, psikologia positiboa eta DIY kultura.

Izenak dioen bezala, Solarpunkak punk ideologien alderdi asko ditu, besteak beste, berdintasunezkoa, humanismoa, antiautoritarismoa, kontsumismoaren aurkakoa, korporatibismoaren aurkakoa, gerraren aurkakoa , deskolonizazioa, arrazakeriaren aurkakoa, sexismoaren aurkakoa, animalien eskubideak, hazkuntzaren aurkakoa eta abar. Kultura askearen mugimenduaren, software librearen eta informazio askatasunaren alderdiak ere partekatzen ditu.

Solarpunk mugimendua Euskal Herrian

2020ko pandemiareren baitan Solarpunk mugimenduak lehen adierazpenak izan zituen Euskal Herrian:

  • Solarpunk manifestu bat euskarara itzuli zuen Gorka Julio Hurtado ekintzaileak.[1]
  • Solarpunk DIN A4an [Ideia deialdia] proposatu zuen Bakalhau kolektiboak Etzi.pm agerkari digitalean.[2]
  • Euskal Herria Solarpunk hitzaldi propositiboa egin zuen Beñat Irasuegi Ibarra kooperatibistak Euskarabildua 2021 jardunaldietan.[3][4]

Erreferentziak

  1. Solarpunk Manifestu Bat (Euskera) – ReDes – Regenerative Design. (Noiz kontsultatua: 2021-11-06).
  2. etzipm. (2020-04-06). «[Ideia deialdia Solarpunka DIN A4an»] etzi.pm (Noiz kontsultatua: 2021-11-06).
  3. «Euskarabildua» www.euskarabildua.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-06).
  4. «Beñat Irasuegi - Euskal Herria Solar Punk» Euskarabildua Jardunaldien PeerTube instantzia (Noiz kontsultatua: 2021-12-05).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.