Solanum
Solanum landare loredunen Solanaceae familiako genero bat da. Tomatea, patata eta alberjinia genero horretako espezieak dira. Genero honetako espezie askok tuberkuluak dituzte, eta horrek oso garrantzitsu egiten ditu ekonomiaren aldetik. Espezie askok dituzten erresistentzia ezberdinek (hotzari, birusi ezberdinei...) patataren genetika hobetzeko ikertzen dira.
Solanum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Solanales |
Familia | Solanaceae |
Subfamilia | Solanoideae |
Generoa | Solanum |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Bush tomato (en) eta Solanum alkaloids (en) |
Espezieak
Ikus zerrenda: «Zerrenda:Solanum generoko espezieak»
Generoa Lineok sortu zuen 1753an. 1.500 eta 2.000 espezie artean daude genero honetan, hainbat azpigenero eta sekzioetan.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.