Sokotra
Sokotra[1] (arabieraz سقطرى Suquṭrā) Indiako ozeanoan dagoen lau uhartetako uhartedi txikia da, Afrikako Adarreko kostaldetik gertu eta Arabiar penintsulatik 350 kilometrotara kokaturik. Yemengo Errepublikako Hadramaut gobernantziaren zati bat da. Somaliak uhartediaren jabetza aldarrikatzen du.
Sokotra | |
---|---|
Gizateriaren Ondare | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.503 m |
Mota | uharte |
Luzera | 132 km |
Zabalera | 50 km |
Azalera | 3.796 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 12°31′N 53°55′E |
UTC ordua | UTC+03:00 |
Honen parte da | Socotra Archipelago (en) |
Federalization of Yemen | Hadhramaut Region |
Ur-gorputza | Arabiako itsasoa |
Leku geografikoa | Socotra Archipelago (en) |
Geografia
Sokotra munduko leku isolatuenetarik bat da. Uhartedia lehen Gondwana superkontinentearen zati bat zen, baina Erdiko Pliozenoan Adengo Golkoa ireki zenean banatu egin zen.
Uhartedian Sokotra uharte nagusia (3.625 km²), eta "Anaiak" izeneko hiru uhartetxo txikik osatzen dute (Abd al Kuri, Samhah eta Darsah).
Uhartediko lekurik altuena Haghier mendietan dago eta 1.525 metro ditu.
Klima
Klima basamortu eta estepako tropikalarena (Köppen klima sailkapena: BWh eta BSh) da, montzoi urtaroaren eraginez.
Datu klimatikoak (Socotra) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 27.2 | 28.5 | 30.5 | 32.7 | 34.2 | 33.9 | 32.0 | 32.3 | 32.7 | 31.4 | 29.8 | 28.0 | 31.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 22.0 | 23.4 | 25.1 | 27.5 | 28.9 | 29.0 | 27.6 | 27.5 | 27.6 | 26.0 | 24.2 | 22.7 | 26 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 16.8 | 18.3 | 19.8 | 22.2 | 23.7 | 24.1 | 23.2 | 22.8 | 22.6 | 20.6 | 18.7 | 17.5 | 20.9 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 23 | 18 | 14 | 22 | 37 | 18 | 12 | 15 | 27 | 38 | 18 | 16 | 258 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.0 mm) | 2.0 | 2.0 | 2.1 | 3.4 | 4.1 | 6.0 | 9.7 | 9.3 | 4.9 | 3.2 | 3.0 | 3.0 | 52.7 |
Hezetasuna (%) | 23 | 18 | 14 | 22 | 37 | 18 | 12 | 15 | 27 | 38 | 18 | 16 | 21.5 |
Iturria: Climate of Socotra — Climatic Research Unit — University of East Anglia |
Historia
Bertako kondairak dio 52 urtean Tomas apostoluak kristautasuna ekarri zuela uhartedira. X. mendean Abu Mohammed Al-Hassan Al-Hamdani geografoak esan zuen biztanle gehienak kristauak zirela. Nestorianoak ziren baina antzinako erritual magikoak praktikatzeari ekin zioten. 1507an, Portugal saiatu zen uhartedia arabiar boteretik "askatzen", baina ongi etorria ez zen portugaldarrek espero zuten bezain beroa izan eta lau urte berantago uharteak utzi behar izan zituzten.
1511n uharteak Mahra sultangoaren kontrolpean erori ziren 1886an britainiar protektoratu bihurtu arte.
1967ko urrian Mahra sultangoa indargabetua izan zen eta azaroaren 30an Hego Yemengo zati bihurtu. Gaur egun Yemenen dago.
Demografia
Ia Sokotrako biztanle guztiak uharte nagusian bizi dira (43.000 inguru 2004an). Uharteko hiri nagusia Hadiboh da. Abd Al Kurik eta Samhahk ehunka biztanle baino ez dute; Darsahk ez du biztanlerik.
Uhartean hizkuntza semitikoa den Soqotri hizkuntzaz egiten da, Hegoko arabikoaren familiakoa (Omango mehri bezala).