Soja

Soja (Glycine max) jatorriz Asia Ekialdekoa den lekale bat da. Landare urterokoa da eta hazkunde, habitat eta altuera aldakorra eduki dezake.

Soja
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
GeneroaGlycine
Espeziea Glycine max
(L.) Merr.
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuaksoja ale, soy extract (en) Itzuli, soya lecithin (en) Itzuli, soja-olio eta soy isoflavones (en) Itzuli
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…

Aspaldi etxekotutako beste labore batzuk bezala, soja modernotik jatorrizko espezie basatietaraino doan arrastoa ezin da modu zehatzean ezagutu. Itxura batean, egungo sojaren arbasoa mahatsondoaren antzeko landare etzan bat izan zen.

Glycine generoan bi azpigenero bereizten dira, Glycine eta Soja. Azken honetan nekazaritzan erabilitako G. max eta soja basatia (G. soja, Sieb.& Zucc) daude sartuta. Lehena labore gisa hazten da eta bigarrena modu basatian hazten da Txina, Japonia, Korea, Taiwan eta Errusian. Bestalde, Glycine azpigeneroak 16 espezie basati barne hartzen ditu, esaterako Glycine canescens eta Glycine tomentella.

Soja hitza japonieratik dator (醤油 (japonieraz: しょうゆ shōyu) .

Ezaugarriak

Etzanda haz daiteke, 20 cm-ko altuera baino txikiagoko aleak eratuz, edo 2 metroko altuera eduki dezake. Lekak, enborra eta hostoak pubeszentzia marroi edo gris finarekin estalita dauzka. Hosto trifoliolatuak dauzka, eta hostoxka bakoitza 15 cm luze eta 7 cm zabal da. Hostoak erori egiten dira haziak heldutasunera iritsi baino lehen. Lore txiki autoernalkorrak hostoaren axilan jaiotzen zaizkio. Zuriak, arrosak edo ubelak izan ohi dira. Fruitua 3-5 aleko multzoetan sortzen den leka iletsua da. Leka bakoitzak 5-11 milimetroko 2-4 hazi ekoizten ditu (gutxitan gehiago).

Giza kontsumoa

Sojaz egindako produktuen kontsumoari osasunerako onura asko suposatzen zaizkio. Bularreko minbiziaren eta prostatako minbiziaren aurrean babesa eman dezake, menopausiaren sintomak murrizten ditu, eta bihotzeko gaixotasuna eta osteoporosia pairatzeko arriskua murrizten du.

Haatik, zenbait ikerketek aholkatzen dute soja ez erabiltzea animalia jatorriko janariak (esnekiak, haragia) ordezteko haurdunetan, gazteetan eta umeetan. Sojak fitoestrogenoen kantitate handia daukanez, arazo hormonalak eragin omen ditzake giza elikaduran erabiltzen denean. Arazo hau orekatuak ez diren dietetan gertatuko litzateke.

Ikus, gainera

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.