Soiuz 3
Soiuz 3 1968ko urriak 26an Baikonurreko kosmodromotik jaurtitako Soiuz 7K-OK espaziontzi baten misio eskifatu bat izan zen. Eskifatutako Soiuz baten bigarren jaurtiketa izan zen Soiuz 1aren zorigaiztoko hegaldiaren ondoren, non espazio-ontzi honen eskifaia-kide bakarra hil zen. Kapsula berriro marraztu eta eskifatu gabeko zenbait hegaldiren ondoren, Soiuz 3 jaurti zen.
Soiuz 3 | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | RKK Energia |
Historia | |
Aurrekoa | Soyuz 2 (en) eta Soiuz 1 |
Hurrengoa | Soiuz 4 |
Espazio jaurtiketa | 1968ko urriaren 26a |
Lurreratzea | 1968ko urriaren 30a |
Kudeatzailea | Sobietar Batasuneko espazio programa |
Honen parte | Soyuz programme (en) |
Masa | 6.575 kg |
Identifikazioa | |
Dei-kodea | Аргон (Argon) |
Soiuz 3ren misioa eskifatu gabeko Soiuz 2rekin orbitan bildu eta elkartzea zen, baina huts egin zuen. Elkartze akotsa kapsulako eskifaia-kide bakarra zen Beregovoik Soiuzen eskuzko kontrola hartu zuelako izan zen, ontzia Soiuzen elkartze-sistema automatikoak baliogabetzen zituen jarrera batean sarritan jarri zuena eta ia erregai guztia lehen elkartze-saialdian agortu zuena. Hegaldian ontziaren sistemak eta zenbait hegaldi prozedura probatu ziren.
Eskifaia
- Georgi Beregovoi
Laguntza eskifaia
- Vladimir Xatalov
Bitxikeriak
Badago Soiuz 3 espaziontziak Ilargian zehar hegaldi bat egin zuela dioen hiri kondaira bat, ontziak, satelitearen inguruan 60 buelta emanez. Harrigarria bada ere, erabat faltsua den istorio hau Encarta entziklopediak biltzen du.
Kanpo estekak
Aurrekoa Soiuz 1 |
Soiuz programako hegaldi tripulatuak 1968ko ekainak 26tik 30era |
Ondorengoa Soiuz 4 |