Soiuz 11

Soiuz 11 (errusieraz Союз 11, euskaraz Batasuna 1) Saliut 1 espazio-estazioara akoplatu zen Soiuz programako lehenbiziko espazio misioa izan zen.

Soiuz 11
Fabrikazioa
FabrikatzaileaRKK Energia
Historia
AurrekoaSoyuz 10 (en) Itzuli
HurrengoaSoyuz 12 (en) Itzuli
Docking and berthing of spacecraft1971ko ekainaren 7a - 1971ko ekainaren 29a
Espazio jaurtiketa 1971ko ekainaren 6a
Garaia 1971ko ekainaren 13a
Lurreratzea 1971ko ekainaren 30a
KudeatzaileaSobietar Batasuneko espazio programa
Honen parteSoyuz programme (en) Itzuli
Masa6.790 kg
Edukiera3 eskifaia
Identifikazioa
Dei-kodeaЯнтарь (Yantar – "Amber")

Eskifaia

Soiuz 11 misioaren eskifaia Vladislav Volkov, Georgy Dobrovolski eta Viktor Patsaiev astronautek osatu zuten.

1971ko Soiuz 11 kapsularen eskifaiaren omenezko Sobietar Batasuneko zigilua: Georgy Dobrovolski (ezkerrean), Vladislav Volkov (erdian) eta Viktor Patsaiev (eskuinean).

Misioa

1971ko ekainaren 6an Baikonurreko kosmodromoan Soiuz suziriarekin batera espaziora jaurtikia izan zen. Ekainaren 17an Saliur 11 espazio-estaziora iritsi zen, eta ekainaren 30ean Lurrerako itzulera hegaldiari ekin zion.

Tragedia

Zoritxarrez, atmosferan bersartzeko prestaketan, kapsulak despresurizazioa jasan eta aire ihes bat izan zuen, ondorioz barruan zihoazen hiru astronautak hil egin ziren.

Astronautak ihesaz ohartu omen ziren, baina hura hatz batekin estaltzeko minutu erdi besterik ez izan eta hori lortu baino lehenagotik bertan ito ziren. Espaziontzia atmosferan sartu eta itzulerako hegaldi normala burutu zuen, ihesak kapsulari biraketa efetu txiki bat bakarrik sortuarazi ziolako. Lurrean kontroleko arduradunak ez ziren egoeraz larriaz jabetu, kapsula jaitsiz zihoala sobietar irrati estazioen helmen eremutik kanpo baitzegoen. Kapsula lurratu baino lehen berriz ere sobietar irrati estazioen helmen eremuan bersartu zenean, harekin komunikatzen saiatu ziren, baina erantzunik ez jasotzean, irrati arazoren bat besterik ez zela otu zitzaien, hortaz Lurrean kapsularen ihesari buruzko inongo berririk ez zuten.

Behin kapsulak lurrartuta, erreskate taldeak bertaratu eta kapsula irekitzean astronautak zeuden egoeraz jabetu ziren, haiek suspertzen saiatu ziren, baina alferrik, jada ordu erdiz hilak baizeuden.

Lurrean istripua erreproduzitzen saiatu ziren, baina ihesa sortuarazi zuten kapsularen bi balbulak batera irekitzea ezinezkoa egin zitzaien. Halere, gorpuen autopsiek eta kapsulak zeraman Mir datu-grabatzailearen bitartez astronauten heriotzaren zergatia jakitea ahalbideratu zien.

Herri kondairak

Herri kondaira edo zurrumurruen arabera, erreskate taldeko kideek lurratu berri zuen kapsula irekitzean, astronauten aurpegiek irribarre keinuak omen zituzten, baina haietako bakar batek ere ez omen zien eskuarekin agurrik egin, jada hilak baizeuden. Beste batzuen arabera, deskonpresioaren eraginez zain guztiak lehertu omen zitzazkien, aldiz, aire ihesaren hotsa entzun eta izuikararen ondorioz bihotzekoa jasan omen zutela diotenak ere baudaude[1].

Inoiz ez da halakorik frogatu ala egiaztatu izan.

Ereferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.