Soinu-langa

Soinu-langa, aerodinamikan, iraganean tamaina handiko objektuak abiadura supersonikoan mugitzea galarazten zuela uste zen fisikaren muga bat da. Izendapena Bigarren Mundu Gerran erabiltzen hasi zen, zenbait hegazkinek abiadura handietan hegan egitean konprimagarritasun arazoak izan zituztenean, baina 1950eko hamarkadan zurrusta-propultsiodun hegazkinak muga hau gainditzen hastean erabiltzetik utzi zen.

F/A-18 Hornet hegazkin bat soinu-landa gainditzen. Sortutako disko zuria talka uhinak eragindako bapore-ura da. Fenomeno honi "Prandtl-Glauert singularitatea" deritzo.

Norantza guztietan ohiko 1234,8 km/orduko soinuaren abiaduran bidaiatzen duen "nonahiko langa" bezala definitzen da, eta objetu batek gainditzean, gizakien entzumenarentzat desatsegina izan daitekeen eztanda sonikoa eragiten du. Soinuaren abiadura tenperatura eta gasaren araberakoa ere bada, eta desplazamendu eremuko tenperatura jaitsiz doan heinean soinuaren abiadura ere jaitsi egiten da. Aireak 20 °C-ko tenperatura duenean, soinuaren abiadura lehen aipatutako 1234,8 km/ordukoa da.

Hegazkin bat soinuaren abiadurara hurbiltzean, bere azaleran dabilen airearen itxura aldatu eta fluxu konprimagarri bilakatzen da, erresistentzia handiagoa sortuz.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.