Sohrab Shahid-Saless
Sohrab Shahid-Saless (persieraz: سهراب شهید ثالث; Teheran, 1944 – Chicago, 1998) irandar zinema-zuzendaria izan zen.
Sohrab Shahid-Saless | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Qazvin eta Teheran, 1944ko ekainaren 28a |
Herrialdea | Iran |
Heriotza | Chicago eta Washington, 1998ko uztailaren 2a (54 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana persiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, film-muntatzailea eta errealizadorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Iranian New Wave (en) |
Arte dramatikoko ikasketak egin zituen Vienan eta zinemakoak Parisen, eta 1968an sorterrira itzuli zen. Bere herriko Kultura ministerioaren eskariz zenbait dokumental egin ondoren, 1973an Yek ettefaeq sadeh bere lehen filma egin zuen Bressonen eraginpean. Tabiat-e bijan filma du maisulan nagusia, Berlingo Jaialdian saritua; oso estilo bakuneko filma da eta bere ohiko gaiak agertzen ditu, tratamendu zorrotzarekin: bakardadea, komunikazio-eza, samina, etsipena, etab. Baina Iranen ezinezkoa zitzaionez bere karreran aurrera egitea, Alemaniara aldatu zen 1974an, eta han aukera izan zuen bere gai eta estiloa alde batera utzi gabe aurrera egiteko. Horren adibide dira In der Fremde eta Empfänger Unbekannt etorkinei buruzko filmak, Reifezeit eta Tagesbuch eines Lebenden, bakardearen ingurukoak, edota Ordnung.
Aipagarria du, orobat, Utopia, ordu arteko gaiak alde batera utzirik egindako lana; izan ere, 1980ko hamarraldian gai berriak lantzen ahalegindu zen, baina ez zuen aurreko lanekin adinako arrakastarik eskuratu. 1995ean Kanadara aldatu zen eta, azkenik, Estatu Batuetan hartu zuen bizitokia.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Sohrab Shahid-Saless IMDb
Artikulu hau Irango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |