Soho Square
Soho Square delakoa Ingalaterrako Londres hiriburuko erdigunean dagoen enparantza bat da, Soho auzoan, Westminster Hiria udalerrian.
Soho Square | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Westminster Hiria |
Koordenatuak | 51°30′55″N 0°07′56″W |
![]() | |
Historia
1681 urtean eraiki zen eta hasieran King's Square izena eman zitzaion, garaiko Karlos II.a erregeak eman baitzuen horretarako baimena. 1681ean bertan erregearen omenezko eskultura ezarri zuten plazan baina XIX menderako erabat mutilatua zegoen eta idazkia ez zen irakurtzen eta ondorioz aldatu beharra izan zuten.
1770 hamarkadan Joseph Banks nabigatzailea bertan ezarri zen eta Royal Societyko lehendakari izendatua izan zenez mundu guztiko zientzialariek egiten zioten bisita. 1778an ordea White House putetxea ezarri zen bertan eta ordutik aurrera Soho auzoak okerrera egin zuen, Londresko auzo arriskutsuena izateraino.
1980tik aurrera auzoa berriztu egin da eta Soho Square aberatsen eremu bihurtu da. 2000 eta 2009 artean The Football Association erakundearen egoitza bertan izan da.
Iruditegia
- Soho Square.
- Lorezainaren txabola.
- Enparantzaren inguruko etxeak.
- Karlos II.aren estatua.
- St. Patrick eliza.
Informazio praktikoa
- Metro geltokia:
Tottenham Court Road