Sohüta
Sohüta ([s̺ohyta]) Zuberoako iparraldeko udalerri bat da, Pettarra eskualdekoa. 2008an 1.161 biztanle izanik, Zuberoako bigarren udalerri populatuena da, Maule-Lextarreren ondoren.
Sohüta | ||
---|---|---|
Zuberoa, Euskal Herria | ||
Sohütako eliza | ||
| ||
Kokapena | ||
Herrialdea | Euskal Herria | |
Lurraldea | Zuberoa | |
Administrazioa | ||
Estatua | Frantzia | |
Eskualdea | Akitania Berria | |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | |
Barrutia | Oloroe-Donamaria | |
Kantonamendua | Euskal Mendialdea | |
Izen ofiziala | Chéraute | |
Auzapeza | Maite Letxauregi (2020-2026) | |
Posta kodea | 64130 | |
INSEE kodea | 64188 | |
Herritarra | sohütar | |
Ezizena | jente herrestak, serora bühürtiak eta jente bankarrotak | |
Kokapena | ||
Koordenatuak | 43°13′53″N 0°52′06″W | |
Azalera | 35,26 km2 | |
Garaiera | 127 – 558 metro | |
Distantzia | 1 km (Maule-Lextarretik) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 1.085 (2018: −10) | |
Dentsitatea | 31,2 biztanle/km² | |
Zahartzea[1] | % 26,35 | |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 76,16 | |
Ekonomia | ||
Jarduera[1] | % 68,99 (2011) | |
Desberdintasuna[1] | % -2,07 (2011) | |
Langabezia[1] | % 2,69 (2013) | |
Euskara | ||
Euskaldunak | % 50,54 (2010) | |
Erabilera | % 18,58 (2011) | |
Datu gehigarriak | ||
Webgunea | http://www.cheraute.fr/ |
Izena
Euskarazko izen zaharra Soroeta zen, hau da, «soroz beteriko lekua».
Frantsesezko Chéraute haren izenak[2] itxura hauek izan ditu:
- Cheraltus (1224, Bartzelonako paperak[3]),
- Xeraute (1383, Luntzen kontratuak[4]),
- Xerauta (1496, Ohixen kontratuak[5]),
- Sent-Barthelemi de Chéraute (1612, Oloroeko elizbarrutiaren paperak[6]).
Okzitanieraz Sherauta du izena.
Geografia
Ingurune naturala
Haranbeltzeko basoko (Sohütako basoa ere deitua) zati bat udalerriko lurretan dago.
Hidrografia
Udalerria honako errekek zeharkatua da:
- Auzet (Oloroeko uhaitzaren ibaiadarra) eta haren ibaiadarrak.
- Aiguette.
- Askania, eta haren ibaiadar Gaillan.
- Anbelseko erreka (Ibarleren ibaiadarra).
Etxeak eta auzoak
|
|
Udalerri mugakideak
Sohütak mugakide ditu Mitikile-Larrori-Mendibile iparraldean; Mitikile-Larrori-Mendibile eta Ospitalepea, ipar-ekialdean; Barkoxe, ekialdean eta hego-ekialdean; Arrokiaga, hegoaldean; Maule-Lextarre, hego-mendebaldean; Bildoze-Onizepea, mendebaldean; eta Berrogaine-Larüntze, ipar-mendebaldean.
Historia
Sohüta Zuberoako bizkonderriaren meneko baroierria izan zen.[2]
Ekonomia
Udalerriko ekonomia laborantzan (abelazkuntza, belardiak) eta artisautzan (espartingintza) oinarrituta dago.
Demografia
XIX. mendearen lehen erdialdean 1.500 biztanle izatera iritsi bazen ere, ondoren 1.100 biztanleren inguruan kokatu zen populazioaren tamaina, eta neurri horretan izan da XXI. mendea arte.
Sohütako biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Politika
Agintaldia | Alkatea | Alderdia |
---|---|---|
1995-2001 | Michel Béguerie | |
2001-2008 | Pierre Dominique Aguer | |
2008-2010 | Laurent Etxetto[7] | |
2010-2014 | Christelle Mange[8] |
Kultura
Euskara
Zuberera bertako berezko euskalkia da, Pettarrako aldaera[12][13] zehazki, eta gaur egun herrian ikastola eta bertso-eskola bana ditugu.
Ondasun nabarmenak
- Historiaurreko zenbait gotorleku daude udalerriko lurretan, Kastelgaina auzoan hain zuzen ere. 1983az geroztik, monumentu historiko izendaturik daude.
- Bela familiarena izan zen gaztelua, XVII. mendekoa.
- San Bartolome eliza Erdi Aroaren amaierakoa da, eta XIX. mendearen bukaeran handitu zuten. Kanpandorrea eta ataria berreraikiak izan ziren XX. mendearen hasieran.
- Lurdako Ama birjinaren kapera 1936an eraiki zen.
Argazki galeria
- Sohütako garbitoki bat.
- Hokiko kapera trinitarioa.
- Sohütako ikuspegia, Mauleko gaztelutik.
Sohütar ospetsuak
- Julie Adrienne Karrikaburu (1827-1898), musikologoa, kantaria, kantu-biltzailea eta piano-jotzailea.
- Marzelin Hegiapal (1910-1996), pastoral-errejenta eta idazlea.
- Jon Mirande (1925-1972), idazlea.
- Maite Lephaille (1957-), kazetaria.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Paul Raymond: "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
- Pierre de Marca: "Histoire de Béarn"
- Bearnoko notarioa zen Luntzen kontratuak - XIV. mendea - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- XV. mendeko Zuberoako notarioa zen Ohixen kontratuak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- XVII. mendea - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- 2010ean hila. Ikus Herria, 3045. zkia.
- 2010ean Etxetto auzapezaren heriotzaren ostean kontseilariek hautatua. Ikus La République des Pyrénées. Etxebarreko Nathalie Irigoienen ostean andrazkoa den Zuberoako bigarren auzapeza.
- Lycée du pays de Soule
- «Behocaray, Jean Pierra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
- «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
- «Pettarrakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
- «Sohüta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |