Sofia Otero

Sofia Otero (Basauri, 2013ko martxoaren 31) aktore bizkaitarra da. Haur trans baten larruan aritu zen lehenengoz kamera baten aurrean jartzean.[1][2]

Sofia Otero

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSofía Otero Labrador
JaiotzaBarakaldo, 2013ko martxoaren 31 (10 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaBasauri
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaNaizen
IMDB: nm3186235 Edit the value on Wikidata
Sofia Otero 20.000 especies de abejas zinema-taldearekin, Berlinalen 2023ko urtarrila

2023an aktorerik onenaren Zilarrezko Hartza eskuratu zuen Berlinalen, 20.000 especies de abejas filmean egindako protagonista lanagatik.[1][3] Formaziorik gabe egin zuen filma hori eta aurrera begira, formazioa jasotzen ari da.[4]

2023ko uztailean, 22 urteren ondoren Cuéntame cómo pasó telesailaren azken denboraldian parte hartuko duela iragarri zen. Sol Alcántara izango da, Toni Alcántara eta Deborah Sternen alaba.[4][5]

Biografia

Basaurin bizi da Otero, eta Naizen euskal elkarteko kidea da. Trans adingabeen familia-erakunde horretan, Estibaliz Urresola Solaguren zuzendariak aurkitu zuen 500 lagunen castina egin ostean,[6] eta 20.000 especies de abejas filkmeko protagonista izateko aukeratu zuen. Bere lehen aktore lana da.[1]

20.000 especies de abejas filma

Estibaliz Urrusola zuzendariaren helburua ikusleek trans ume bat duten familiaren gorabeherak sentitzea da. Gidoiaren ernamuina 2018an Ekai Lersundiren suizidioa izan zen. Ondarroako 16 urteko mutiko transexuala zen Ekai Lersundi, inoiz iritsi ez zen tratamendu hormonal baten zain zegoena. Ekaik gutun bat idatzi zuen, tristea eta, aldi berean, itxaropentsua iruditu zitzaion Urrusolari. Erabaki hori hartu zuen sufrimendua azaleratzeko, eta haren atzetik zetozen belaunaldiek agertoki errazagoa eta onartuagoa aurkitzeko itxaropenarekin.[7]

Filma horrek neska trans baten istorioa kontatzen du, eta horrek familian duen eragina.[8][9] Filmak mugak zeharkatzearen alde egiten du, besteak beste, Baiona eta Laudio bereizten dituen muga. Film horretan gaztelania nagusi bada ere, euskara eta frantsesa ere entzuten dira. Urresolak naturalismoa bilatzen du amaren (Patricia López Arnaiz) eta txikien arteko elkarrizketetan, hainbat saiakeraren emaitza, zalantzarik gabe. Genero disforia nolabaiteko didaktismoz, baina emozioz lantzen da. «Zergatik naiz horrela?», galdetzen dio bere buruari Cocó (Sofía Otero) txikiak.[10] Estibaliz Urresola zuzendariaren iritziz,

Umea ez da aldatzen, pelikulan zehar nor den esateko tresnak lortzen ditu, eta esateko gai izatera heltzen da. Aldatzen dena familia da.[11]

2023an, Berlineko Nazioarteko 73. Zinemaldian (Berlinale ere deitzen zaio), Interpretazio Onenaren Zilarrezko Hartza lortu zuen. Hala, sari hori irabazi izan duen aktore gazteena da.[12][2]

Epai mahaiburu izan zen Kristen Stewart aktore ezagunak eman zion saria Oterori eta harekin izan dira epaimahaian Francine Maisler casting zuzendaria, Golshifteh Farahani aktorea, eta Valeska Grisebach, Radu Jude, Carla Simon eta Johnnie To zinema zuzendariak.

Saria jasotzean 9 urteko Sofia Oterok esandako hitz hauek Berlinaleko ekitaldian zeudenek irrifarrez entzun zituzten:

«Eskerrak talde teknikoari, ile apaintzaileei, makillatzaileei, zuzendariari, ekoizleei, gurasoei, Neba-arrebei, aitona-amonei, osaba-izebei...».[1] (Zuzeneko itzultzaileak arazoren bat izan zuen, ez baitzuen jakin zelan itzuli ingelesera "amama Auri, amama Julia, aitita Zacarias eta aitita Jesús").[6]

2023an Espainiako kateko Cuéntame cómo pasó telesilean parte hartu zuen.Toni Alcántararen (Toni Rivero) Sol alabaren rola egin zuen.[13]

Lanak

Zinema

  • Estibaliz Urrusolaren 20.000 especies de abejas filma (2022)[1]

Telesailak

  • Cuéntame como pasó (2023), TVE 1 katean, Sol pertsonaia[13]

Sariak eta aintzatespenak

  • 2023an aktorerik onenaren Zilarrezko Hartza eskuratu zuen Berlinalen, 20.000 especies de abejas filmean egindako protagonista lanarengatik.[1]
  • 2023ko apirilaren 23an Basauriko Udalak omenaldia egin zion.[14]

Erreferentziak

  1. Imaz, Andoni. «Sofia Oterok aktorerik onenaren Zilarrezko Hartza lortu du, '20.000 especies de abejas'-en egindako lanagatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-26).
  2. Sofía Otero: ha nacido una estrella de 9 años. ABC 2023-02-26.
  3. «Sofia Otero 20.000 especies de abejas filmeko protagonista, Berlinalen saritua» EITB 2023-02-25 (Noiz kontsultatua: 2023-02-26).
  4. (Gaztelaniaz) Pérez, Leire. (2023-07-18). «La actriz vizcaína Sofía Otero será la hija de Toni Alcántara en 'Cuéntame'» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  5. (Gaztelaniaz) Morán, Aitor García. (2023-07-19). «La actriz vizcaina Sofía Otero formará parte de la última temporada de Cuéntame» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  6. (Gaztelaniaz) «La niña española Sofía Otero gana el Oso de Plata en la Berlinale» La Voz de Galicia 2023-02-26 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  7. (Gaztelaniaz) «Estibaliz Urresola: «Quiero que el espectador sienta por lo que pasa una familia con una niña trans»» BURGOSconecta 2023-02-22 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  8. Ramón, Esteban. (2023-02-22). «'20.000 especies de abejas': la infancia trans en Berlín» RTVE.es.
  9. «Sofía Otero, Oso de Plata en la Berlinale por su interpretación de una niña trans en '20.000 especies de abejas'» www.lasexta.com 2023-02-26.
  10. (Gaztelaniaz) Belategui, Oskar. (2023-02-22). «'20.000 especies de abejas': el espíritu diverso de la colmena» El Comercio: Diario de Asturias (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  11. (Gaztelaniaz) Belategui, Oskar. (2023-04-20). «'20.000 especies de abejas': Cuando Aitor se convirtió en Lucía» Ideal (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  12. Araluzea, Ane. (2023-02-25). «La joven actriz de Basauri Sofía Otero, Oso de Plata a la mejor interpretación en la Berlinale por '20.000 especies de abejas'» Deia.
  13. (Gaztelaniaz) Peláez, Alba. (2023-11-15). «Así fue el exitoso estreno de la vizcaína Sofía Otero en la serie 'Cuéntame'» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  14. (Gaztelaniaz) Pérez, Leire. (2023-04-19). «Basauri homenajea a Sofía Otero en el estreno de '20.000 especies de abejas'» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.