Sofia Coppola
Sofia Carmina Coppola (New York, 1971ko maiatzaren 14a)[1] Estatu Batuetako zuzendari, gidoigile, aktore, ekoizlea eta produktorea da. Francis Ford Coppola eta Eleanor Coppolaren alaba, Roman Coppolaren arreba eta Nicolas Cagen lehengusina da. 2004ean Gidoi Original onenaren Oscarra irabazi zuen Lost In Translation (2003) pelikularengatik. Premio horri esker, Coppola familiako 3. belaunaldia bihurtu zen Oscar sari batekin[2]. Gainera, Zuzendari onenaren Oscar Sarirako izendapena lortzeko hirugarren emakumea izateaz gain, Cannes Zinemaldian 2017an The Beguilded filmagatik Zuzendari onenaren izendapena lortzean, bere historiako lorpen hori lortzen zuen bigarren emakumea izan zen.[3]
Sofia Coppola | |
---|---|
![]() (2023) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Sofia Carmina Coppola |
Jaiotza | New York, 1971ko maiatzaren 14a (52 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | West Village (en) ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Francis Ford Coppola |
Ama | Eleanor Coppola |
Ezkontidea(k) | Spike Jonze (1999 - 2003) Thomas Mars (en) ![]() |
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | California Institute of the Arts (en) ![]() Mills College at Northeastern (en) ![]() Ethical Culture Fieldston School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, idazlea, zinema aktorea eta errealizadorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Coppola familia Directors Guild of America (en) ![]() Writers Guild of America, West (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Bizitza
Umea zelarik estra gisan agertu zen Francis Ford Coppola aitaren film askotan. The Godfather-ren esaterako, bataiatzen ari den haurra da. 1987ko Anna izeneko filmean aitarekin loturarik ez zuen haren lehen agerraldia izan zen. Nolanahi ere, paper ezagunena 1990eko The Godfather: Part IIIko Mary Corleonerena du. Winona Ryder gaixotu ostean hartu zuten. Kritika gogorrak jasan behar izan zituen. Hori zela eta, aktoretzari utzi eta zuzendaritzara pasatu zen, nahiz eta beste film bakanetan, 1999ko The Phantom Menace adibidez, papertxoren bat izan duen.
Zuzendari gisa arrakasta handiagoa lortu du. 2003ko Lost in Translation filmarengatik zuzendari onenaren Oscar Sarirako izendapena eskuratu zuen: historiako hirugarren emakumea da eta Estatu Batuetako lehendabizikoa. Hala eta guztiz ere, kritikak jasotzen segitu behar izan du, batik bat aita hura gabe horrelako ospea erdiestea ezinezkoa izanen zela leporatzen diote.
Filmografia
Zuzendaria
- On the Rocks (2020)
- The Beguiled (2017)
- A Very Murray Christmas (2015)
- The Bling Ring (2013)
- Somewhere (2010)
- Marie-Antoinette (2006)
- Lost in Translation (2003)
- The Virgin Suicides (1999)
- Lick the Star (1998, film laburra)
Aktorea
- CQ (2001)
- Star Wars: Episode I The Phantom Menace (1999)
- The Godfather: Part III (1990)
- Peggy Sue Got Married (1986)
- The Cotton Club (1984)
- The Godfather: Part II (1974)
- The Godfather (1972)
Erreferentziak
- «Sofia Coppola Biography (1971-)» www.filmreference.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- (Ingelesez) Galanes, Philip. (2015-02-20). «For Sofia Coppola and Anjelica Huston, Oscar’s a Family Friend (Published 2015)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- CNN, Sandra Gonzalez. «Sofia Coppola is first woman to win Cannes director prize in 56 years» CNN (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
Kanpo estekak