Sodoma eta Gomorra
Sodoma eta Gomorra[1] Bibliako Hasiera liburuan eta beste hainbat pasartetan aipatzen diren bi hiri dira. Bibliaren arabera, hango biztanleen lizunkeria zela eta, Jainkoak bidaliriko sufreak eta suak desegin zituen bi hiriok, K.a. 1900 inguruan (Hasiera, XIX-V). Adituek, artean, eztabaidagai dute benetako hiriak izan ote ziren. Gaur egun ere, bi hiriok bizioen eta homosexualtasunaren metaforatzat aipatzen dira.
Arkeologia-ikerketak frogatu duenez, lurraldea emankorra zen Erdialdeko Brontze Aroan (K.a. 2000 - 1500 inguru), eta zenbait ur lasterrek nekazaritza ziurtatzen zuten. Hiria lurrikara batek suntsitu omen zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.