Sodio hidroxido
Sodio hidroxidoa (NaOH), halaber soda kaustiko izenaz ezaguna, hidroxido kaustiko bat da (base kimiko moduan batez ere) eta industrian erabiltzen da paper, ehun eta detergente fabrikazioan. Gainera, petrolio-industrian erabiltzen da zulaketa-lohiak egiteko. Etxe mailan asko ezagutzen dira bere erabilgarritasunak, sukaldeen eta bainugelen tutueria hustubideak desblokeatzeko eta etxeko xaboia fabrikatzeko besteak beste.
Sodio hidroxido | |
---|---|
Formula kimikoa | NaOH |
SMILES kanonikoa | [OH-.[Na+]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua] |
MolView | [OH-.[Na+] 3D eredua] |
Konposizioa | sodio ioi, hidroxido ioi, hidrogeno, oxigeno eta sodio |
Mota | alkali hydroxide (en) |
Estereoisomeroa | sodium deuteroxide (en) |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 2,13 g/cm³ (20 °C, solido) |
Disolbagarritasuna | 111 g/100 g (ur, 20 °C) |
Fusio-puntua | 318 °C 323 °C |
Irakite-puntua | 1.390 °C (760 Torr) 1.388 °C (101,325 kPa) |
Lurrun-presioa | 0 mmHg (20 °C) |
Masa molekularra | 39,993 Da |
Erabilera | |
Rola | corrosive substance (en) |
Arriskuak | |
NFPA 704 | 0
2
0
|
Denboran ponderatutako esposizio muga | 2 mg/m³ (8 h, Ameriketako Estatu Batuak) |
Esposizioaren goiko muga | 2 mg/m³ (baliorik ez) |
IDLH | 10 mg/m³ |
Eragin dezake | sodium hydroxide exposure (en) |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | HEMHJVSKTPXQMS-UHFFFAOYSA-M |
CAS zenbakia | 1310-73-2 |
ChemSpider | 14114 |
PubChem | 14798 |
Gmelin | 32145 |
ChEBI | 68430 |
ChEMBL | CHEMBL2105794 |
NBE zenbakia | 1823 |
RTECS zenbakia | WB4900000 |
ZVG | 1270 |
DSSTox zenbakia | WB4900000 |
EC zenbakia | 215-185-5 |
ECHA | 100.013.805 |
CosIng | 37890 |
MeSH | D012972 |
RxNorm | 9880 |
UNII | 55X04QC32I |
NDF-RT | N0000146255 |
KEGG | D01169 eta C12569 |
Giro-tenperaturan, airearen hezetasuna (higroskopiko) xurgatzen duen usain gabeko solido zuri kristalinoa da sodio hidroxidoa. Substantzia manufakturatu bat da. Bero kantitate handia askatzen du uretan disolbatzen denean edo azido batekin neutralizatzen denean , nahikoa izan daitekeena material-erregaiak pizteko. Oso korrosiboa da sodio hidroxidoa. Orokorrean, solido egoeran edo % 50eko soluzio moduan erabiltzen da.
Erabilerak
Sodio hidroxidoa erabiltzen da xaboiak, kolorezko arkatzak, papera, lehergaiak eta petroliozko pinturak eta produktuak fabrikatzeko. Era berean, kotoizko ehunen, garbitegien eta zuriketen, oxidoen estalduren, galvanoplastien eta erauzte elektrolitikoen prozesamenduetan erabiltzen da. Arrunki, hustubideen eta labeen garbigailuetan aurkitzen da. Pinturaren ezabagailu moduan ere erabiltzen da, eta gainera, egurrezko altzarien pintura zaharra kentzeko erabiltzen dute ebanistek.
Mahai olibaren eltzeko tradizionalaren lanketan erabiltzen da, batez ere kamamila eta gordala moduko oliba motetan.
Bere erabilera garrantzitsua da ere Bayer prozesuan aluminioa lortzeko bauxitaren bidez.
Sodio hidroxidoaren gehiengoa kaustifikazio-metodoaren bidez sintetizatu egiten da, hau da, beste hidroxido bat sodioaren gatz oxoazido batzuekin elkartzen da.
Erreakzioaren adibideak erakusten du kaltzio hidroxidoa edo kare hila (kaltzio oxidotik edo kare bizitik eta uretik datorrena) sodio karbonatoarekin elkartzen dela (azido karbonikotik eta sodiotik datorrena) sodio hidroxidoa eta kaltzio karbonatoa eratzeko.
Ca(OH)2 (aq) + Na2CO3 (aq) → 2 NaOH(aq) + CaCO3 (s)
Gaur egun, nahiz eta sodio hidroxidoa sodio kloruroa edo gatzuna moduko soluzio akuoso batekin fabrikatzen den elektrolisi bidez, kloroaren ekoizte-prozesuan erabiltzen den azpiproduktu baten ondorio da ere.
Elektrolisia aurrera doan heinean, kloruro anioiak askatzen dira eta hidroxido ioiengatik ordezkatzen dira. Hidroxido ioiak disoluzioan dauden sodio katioiekin konbinatzerakoan, sodio hidroxidoa eratzen dute. Sodio katioiak ez dira sodio metalikora murrizten bere potentzial baxuagatik.
Metodo tradizionalean, uretan diluituta dagoen soda zati txiki baten soluzio bat erabiltzen da margarina komuna ekoizteko, pretzel bat egiteko eta lutefiska egiteko ere. Lutefiska herri eskandinaviarren janari tradizionala da eta arrainez egiten da.