Sodio bentzoato
Sodio bentzoatoa azido bentzoikoaren sodio-gatza da C6H5COONa formulakoa. Solido zuria da, kristalinoa edo lirdingatsua izan daitekeena. Uretan disolbagarria da eta alkoholetan ez horren beste. Gatza antiseptikoa da eta elikagaiak kontserbatzeko usatzen da.
Sodio bentzoato | |
---|---|
Formula kimikoa | C7H5NaO2 |
SMILES kanonikoa | [O-.[Na+]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua] |
MolView | [O-.[Na+] 3D eredua] |
Konposizioa | oxigeno, sodio, karbono eta hidrogeno |
Mota | benzoic acid salt (en) |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 1,5 g/cm³ (20 °C, solido) |
Disolbagarritasuna | 556 g/L (ur, 20 °C) 714 g/L (ur, 100 °C) |
Fusio-puntua | 436 °C |
Masa molekularra | 144,018724 Da |
Erabilera | |
Tratatzen du | buruko min |
Elkarrekintza | taste receptor type 2 (en) |
Rola | Antifungiko |
Arriskuak | |
NFPA 704 | 1
2
0
|
Lehergarritasunaren beheko muga | 30 g/m³ |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | WXMKPNITSTVMEF-UHFFFAOYSA-M |
CAS zenbakia | 532-32-1 |
ChemSpider | 10305 |
PubChem | 517055 |
Reaxys | 1100243 |
Gmelin | 113455 |
ChEMBL | CHEMBL1356 |
RTECS zenbakia | DH6650000 |
ZVG | 24590 |
DSSTox zenbakia | DH6650000 |
EC zenbakia | 208-534-8 |
ECHA | 100.007.760 |
CosIng | 37735 |
MeSH | D020160 |
RxNorm | 56455 |
UNII | OJ245FE5EU |
NDF-RT | N0000146158 |
KEGG | D02277 |
Naturan
Azido bentzoikoa eta bere gatzak, hala nola, sodio bentzoatoa elikagai natural askotan ageri dira[1]. Landareak eta fruituak iturri oparoak dira, berezki, ahabiaren eta ahabi gorriaren moduko baiak. Halaber, ganbetan eta bestelako itsaskietan eta esnekietan ere ageri dira.
Erabilera
Kontserbagarri moduan erabiltzen da sodio bentzoatoa batez ere, legamia, bakterio eta onddo gehienak hil egiten baititu. Europar Batasunan E211zenbakia du. Oso eraginkorra da baldintza azidoetan eta horregatik ohizkoagoa da kontserbetan, entsaladen gozagarrietan, marmeladetan, fruten zukuetan, freskagarri karbonatuetan eta soja- edo ziape-saltsetan.
Piroteknian ere usatzen da erregai moduan beste konposatu batzuekin nahasirik txistu-hotsa sortzeko.
Erreferentziak
- Olmo, Ana del; Calzada, Javier; Nuñez, Manuel. (2017-09-22). «Benzoic acid and its derivatives as naturally occurring compounds in foods and as additives: Uses, exposure, and controversy» Critical Reviews in Food Science and Nutrition 57 (14): 3084–3103. doi: . ISSN 1040-8398. PMID 26587821. (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
- «BENZOIC ACID AND SODIUM BENZOATE» www.inchem.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).