Sociedad Deportiva As Xubias

Sociedad Deportiva As Xubias Galiziako A Coruñako Xubias auzoko arraun taldea da.

Sociedad Deportiva As Xubias
Sorrera1977
HerriaGalizia Xubias, A Coruña,
A Coruñako probintzia
Lehendakaria ?
Entrenatzailea ?
Patroia(k) ?
Kolorea(k)     urdina
Trainerua     S.D. As Xubias
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
2 Galiziako Txapelketa
2023: Kontxaez
2022: Ligaez
Webguneawww.sdasxubias.eu
Trainerua entrenamendu saioan.

Historia

Cofradía de Pescadores

Xubiasko traineruen lehen aipamenak aspaldikoak dira, 1904ean esate baterako Confradía de Pescadores das Xubias agertzen da A Coruñako estropadetan. 40. hamarkadan Generalisimoaren Kopa jokatzen hasi zenean A Coruñako auzo desberdinetan aulki finkoko elkarte ugari sortu ziren. Hurrengo hiru hamarkadetan ohikoak izan ziren Xubiasko traineruak eta emaitza onak ere lortu zituzten, esate baterako 1949ko bigarren postua eta 1948 eta 1964ko hirugarren postuak. 1958an Espainiako Batel Txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen.

Educación y Descanso

Educación y Descanso Jubías 1970, 1971 eta 1972an Espainiako Traineru Txapelketan aritu zen eta 1973 eta 1974ean Galizian jokaturiko traineru txapelketak irabazi zituen baina bidaia luzea zenez ez zuten Espainiakoan parte hartu. Ondorengo urteetan Espainiako batel txapelketatan aritu zen emaitza aipagarririk lortu gabe, onena 1975eko laugarren postua.

Sociedad Deportiva

1977an frankismoaren garaia bukatu ondoren talde berria sortu zen Sociedade Deportiva As Xubias izen galegoarekin. 1983an piraguismoaren atala eratu zen eta honek garrantzia handiagoa hartu zuen tostako arraunketak baino. 2002an berriz uretaratu zuen trainerua eta 2003an Galiziako Ligaren sortzaileetako bat izan zen. 2010 arte aritu zen arraunean baina emaitzak kaskarrak izan dira.

Palmaresa

Ligak

Azken denboraldiak

UrteaLiga
2003Galiziako Liga, 16.a
2004Galiziako Liga, 15.a
2005Galiziako Liga, 15.a
2006Galiziako Liga, 14.a
2007Galiziako Liga, 12.a
2008-
2019
ez
2010Galiziako Liga, 17.a
2011-ez

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.