Société Nautique de Bayonne

Société Nautique de Bayonne Baionako arraunketa elkartea da, hirian sorturiko lehena. Aulki mugikorrean aritzen da.

Société Nautique de Bayonne
Sorrera1875
HerriaEuskal Herria Baiona, (Lapurdi)
Kolorea(k)               gorria, berdea eta zuria
Traineruaez
Webguneawww.snbayonne.fr

Historia

Taldea 1875 urtean sortu zen eta 1877an aulki mugikorreko estropadak antolatzen hasi zen Baionan.

1890. hamarkadan Lapurdum izeneko traineruarekin Lapurdiko kostaldean tostarteko estropadetan aritu zen eta garaipen bat ere lortu zuen 1891 urtean etxean bertan. 1894 urtean gaur egungo instalazioak inauguratu zituen Miarritzen oporretan zegoen Serbiako natalia Erreginak.

1904. urtean taldearen barnean banaketa gertatu zen eta Aviron Bayonnais taldea eratu zen, "Baionako Arrauna", gerora errugbi taldearengatik ezagun egingo zena.

Société Nautique de Bayonne-ko zortzikoa 1912. urtean Frantziako ontzi onena izendatu zuten eta Stockholmeko Olinpiar Jokoetan Frantzia ordezkatu zuen. 1977 urtean emakumezkoen taldea Frantziako txapelduna izan zen eta hurrengo urteetan ohikoak izan ziren beraien parte hartzeak munduko txapelketetan eta 1984ko Los Angeleseko Olinpiar Jokoetan ere izan ziren

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.