Soba (Kantabria)

Soba Kantabriako udalerria da. 2005ean 1.494 biztanle zituen eta 213,85 km²-ko azalera du.

Soba
municipality of Cantabria (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
AlkateaJulián José Fuentecilla García
Izen ofizialaSoba
Posta kodea39538
INEk ezarritako kodea39083
HerriburuaSoba (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak43°11′17″N 3°31′02″W
Map
Azalera214.16 km²
Altuera330 m
MugakideakSan Roque de Riomiera, Ruesga, Arredondo, Ramales de la Victoria, Karrantza, Lanestosa, Mena Harana, Merindad de Montija eta Espinosa de los Monteros
Demografia
Biztanleria1.108 (2023)
−23 (2022)
alt_left 525 (%47,4) (%59,1) 655 alt_right
Dentsitatea5,17 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaS
soba.es
Artikulu hau Kantabriako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Soba».

Geografia

Iparraldean Kantabriako Ramales de la Victoria, Arredondo eta Ruesga; hegoaldean Burgosko Merindad de Montija eta Espinosa de los Monteros; ekialdean Bizkaiko Lanestosa eta Karrantza eta mendebaldean Kantabriako San Roque de Riomiera udalerriak ditu. Kantabria osoko hirugarren udalerririk zabalena da, pagadi, harizti eta artadi handiak ditu. Oso herrialde menditsua da, lekurik baxuena 187 metrotara eta altuena 1.605 metrotara izanik. Mendirik altuenak Busta eta San Vicente dira.

Asón eta honen ibaiadarra den Gándara ibaiek udalerria zeharkatzen dute. Gándarak, udalerrian, Riopicote eta Rioquimillo errekak ditu ibaiadarrak. Bizkaiarekin muga egiten duen Calera ibaia Gándararen ibaiadarra ere bada. Bere uretan amuarrainak eta aingirak bizi dira.

Asóngo mendixken parke naturala udalerriaren barnean dago, askotariko flora eta fauna dituena. Udalerrian probintziako leize handien %25a dago, guztira 74 osin, dolina eta leize izanda.[1]

Herriak

1822an udalerri bilakatua, egun 27 herri ditu[1]:

               

Historia

Apenas ez daude herriari buruzko erromatar edo Erdi Aroko aipamenik. 863an Ajako monasterioarekin agertzen da Oñako San Salvador eta Naiarako Andre Maria Erreginaren monasterioen eskutitzetan. XIII. mendean, bertoko Ezquerra de Rozas eta Zorrilla leinuak agertu ziren, gero gaztelar Velascotarrekin bat egingo zutenak. Fernando IV.ak 1300. urtean velascotarrak Sobako jaun izendatu zituen.

XIV. mendearen amaieran, Soba Gaztela Zaharreko Merindade Nagusian zegoela, leinuen arteko liskarrak izan ziren. 1473an Henrike IV.a Gaztelakoak Soba, Medina de Pomar, Briviesca eta Fríasko jauna zen Pedro Fernández de Velasco Gaztelako kondestable izendatu zuen.

Demografia

Bilakaera demografikoa
190019101920193019401950196019701980199020002009
3.7564.3674.3154.3234.1664.0973.3452.6912.0231.9811.6771.385

Ondarea

Espainiako Gobernuak Quintanan dagoen Velascotarren dorrea kultura ondasun izendatu zuen.[2] Gainera, 1791n Wolfgang Mücha austriarrak egindako Lunadako lerratokia babesturik ere badago.

Gertuko udalerrien moduan, martzak ere abesten dute.

Erreferentziak

  1. Kantabriako Gobernua. «Suplemento dedicado a Soba» El Diario Montañés: 6..
  2. Aramburu-Zabala Higuera, M.A. & Losada Varea, Celestina. (2001). Catálogo Monumental de las Cuencas del Asón y del Agüera. Valle de Ruesga ISBN 84-607-3781-0..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.