Sneem
Sneem (irlanderaz An tSnaidhm) Irlandako hego-mendebaldeko Kerryko konderriaren mendebaldean dagoen udalerri bat da. Iveragh penintsularen hegoaldeko kostaldean dago. Izen bereko Sneem ibaiaren itsasadarrean, ibai honek nahiz N70 errepideak udalerria zeharkatzen dutelarik. Herriaren erdigunean Sneem ibaia zeharkatzen duen harrizko zubi bat kokatzen da. 2002an 672 biztanle zituen.
Sneem / An tSnaidhm | |
---|---|
giza kokalekua | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Konderria | Kerryko konderria |
Lurralde Historikoa | Munster |
Posta kodea | KY |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°50′18″N 9°53′59″W |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
http://www.sneem.net/ www.sneem.net |
Ring of Kerry ibilbide turistikoaren ohiko pasabide nahiz geldigunea ere bada.
Iruditegia
- Herrigunea.
- Postetxea.
- Ostatua eta denda.
- Sneem ibaia.
Kanpo estekak
- Sneem udalerriko webgunea. Sneem.net (Ingelesez)
- Sneem udalerriari buruzko webgunea. Sneem.com (Ingelesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.