Snapchat
Snapchat komunikatzeko erabiltzen den mezularitza-aplikazio bat da. Aplikazio horrek mugikorraren laguntzaz, irudi eta bideoen bidez komunikatzeko aukera ematen du. Bere ezaugarri nagusienetako bat bidaltzen diren mezuen iragankortasuna da. Alegia, irudi eta mezuak denbora jakin batez soilik argitaratu daitezke, zehazki, erabiltzaileek aukeratutako 24 orduak. Bideo eta argazki horiei Snaps deritze eta erabiltzaile bakoitzak aukera dezake zenbateko epean egongo den eskuragarri. Behin hartzaileak argazki eta bideo hauek jaso eta ikusi dituenean, pantailatik desagertzen dira eta Snapchat zerbitzaritik ezabatzen dira[1].
Snapchat | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Evan Spiegel (en) , Bobby Murphy (en) eta Reggie Brown (en) |
Sorrera-urtea | 2011 |
Argitaratze-data | 2011 |
Banatze bidea | deskarga digitala |
Azken bertsioa | 12.27.0.37 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | image sharing (en) , video sharing (en) eta komunikabide soziala |
Euskarria | iOS eta Android |
Sarrera gailua | ukimen-pantaila |
Programazio-lengoaia | Java eta Objective-C (en) |
Adin-sailkapena | |
Irakur dezake | iOS eta Android |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | lizentzia jabedun |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Snap Inc. (en) |
Gertaera nabarmenak | access restriction (en) |
snapchat.com | |
Aplikazioak erabiltzaileei aukera ematen die honakoak egiteko: argazkiak ateratzeko, bideoak grabatzeko, testuak eta marrazkiak gehitzeko eta kontaktu zerrenda mugatu batera bidaltzeko edo zuzenean gailura deskargatzeko.
Aplikazioa iOS eta Android sistema eragilea duten mugikorrentzat doan da eta 13 urtetik gorakoentzat eskuragarri dago.
Evan Spiegel, Bobby Murphy eta Reggie Brown-ek sortu zuten Standford unibertsitateko (Estatu Batuak) ikasleak zirenean. Gaur egun Snap Inc.-ek garatzen du.
Historia
Hazkundea
Izena Shakespearen Macbeth filmeko heroi mamutsuaren erreferentzia da, antzezlaneko pertsonaia bat zeina bukaeran gaizkiaren aurka garaile suertatzen den.[2]
2012ko maiatzean, Snapchateko 25 irudi bidaltzen ziren segundoko.[3] 2012ko azaroan, erabiltzaileek mila milioi argazki baino gehiago partekatu zituzten Snapchat iOS aplikazioan, hau da, egunean 20 milioi argazki bidaltzen ziren. Hasieran iOS mugikorrentzat baizik ez zegoen eskuragarri, baina 2012ko urriaren 29an Androidentzat kaleratu zen.
2013ko ekainean, Snapchat 5.0 bertsioa argitaratu zen iOS-erako. Eguneratutako bertsio honek abiadura eta diseinu hobekuntzak eskaintzeaz gain, hainbat ezaugarri berri ekarri zituen: mezu bati erantzuteko nahikoa zen bi aldiz sakatzea, lagunen bilatzailearen interfazea hobetzea, aplikazio-profilak…[4] Snapchat-ek Snapkidz aurkeztu zuen 13 urtetik beherako erabiltzaileentzat. Snapkidz jatorrizko Snapchat aplikazioaren parte da eta erabiltzaileak jaiotza data ematerakoan aktibatzen da. Snapkidz-ek haurrei argazkiak ateratzeko eta marrazteko baimena ematen die, baina ezin dituzte beste erabiltzaileei argazkiak bidali, hau da, bakarrik lokalean gorde dezakete.[5]
Snapchatek argitaratutako estatistiken arabera, 2015eko maiatzetik aurrera aplikazioaren erabiltzaileek egunean 2 bilioi bideo bidaltzen zituzten, azaroan 6 bilioira iritsiz.[6] 2016rako, Snapchatek egunero 10 bilioi bideo ikustaldi lortu zituen.[7] 2016ko maiatzean, Snapchatek 1.81 bilioi dolar bildu zituen kapital-eskaintzan eta konpainia inbertitzaileen interes handia iradoki zuen.[8]
2020ko azaroan, Snapchatek jakinarazi zuen egunean milioi bat dolar ordainduko zituela bideo biralak argitaratzen zituzten erabiltzaileei. Konpainiak ez zuen irizpiderik ezarri bideo bat biraltzat jotzeko. Snapchat Spotlight izeneko promozioak urte bukaera arte iraun zuen.[9]
Ezaugarriak
Oinarrizko funtzionalitatea
Snapchat aplikazioa snaps izeneko multimedia sortzeko erabiltzen da, argazki edo bideo laburrak izan daitezke eta editatu daitezke iragazkiak, efektuak, testu-oinak eta marrazkiak sartuz.[10][11] Argazkiak modu pribatuan bidali daitezke hautatutako kontaktuetara edota “historia” publiko batean argitaratu.[12] Gehienez 60 segundo graba daitezke, baina oraindik 10 segundoko tartetan zatiturik bidaltzen da. Multimedia behin ikusi ondoren, bideoa modu lehenetsian desagertzen da. 2014ko maiatzaren 1ean bideo-txataren bidez komunikatzeko gaitasuna gehitu zen.
Iragazkiak, lenteak eta eranskailuak
Snapak efektu bisualekin eta hainbat eranskailurekin (sticker, ingelesez) pertsonaliza daitezke. Erabiltzailea kokapen geografiko jakin baten barruan badago, hiri, gertaera edo helmuga geofilterrak eskuragarri daude. Erabiltzaileek bere geofilterrak diseinatu eta sor ditzakete ekitaldi pertsonaletarako (orduko 10-15 USD tarifan). Ahalik ere, urteko plan baterako harpidetza egin daiteke ($1000 - $10000, kokapenaren araberakoa).[13][14] Antzeko ezaugarri bat geopegatinak dira, hamar hiri nagusitan merkaturatu zen 2016. urtean. Bitmoji-ak marrazki bizidun pertsonalizatuen abatarrak dira, snapetan zein mezuetan erabil daitezke.[15][16]
"Lens" funtzioa 2015eko irailean sortu zen. Erabiltzaileei aukera ematen die snapetan efektuak denbora errealean gehitzeko, aurpegiak detektatzeko teknologia berriak erabiliz.
2018ko urriaren 26an, TwitchConen, Snapchatek Snap Camera mahaigaineko aplikazioa merkaturatu zuen Windows, macOs eta PC-etarako. Horren bidez, Snapchatekin lenteak erabili daitezke bideo-txat eta streaming zerbitzuetan, hala nola, Skype, Twitch, YouTube eta Zoom.
2020ko abuztuan, Snapchatek TikTokeko lau influecerekin lan egin zuen errealitate areagotuko lenteak merkaturatzeko, modu honetan erabiltzaileekin esperientzia interaktiboagoa sortuz. Gaur egun, lenteak mapatze geo-lokazionaleko teknikak erabiltzen dituzte mundu errealeko gainazaletan gainjartze digitalak txertatzeko. Lente horiek 18 artikulazio arakatzen dituzte gorputz osoan, gorputzaren mugimenduak identifikatuz eta erabiltzailearen gorputzaren inguruan efektuak sortuz.[17]
Lagun arteko emojiak
Emojiak lagunen artean pertsonaliza daitezke, hala ere, emoji batzuk lehenespenez jartzen dira. Snapscoreak norberak bidalitako eta jasotako snapen kopurua adierazten du, bertan erregistratzen da eta lagunen artean ikusgai dago.
Emoji | Izena | Esanahia |
---|---|---|
💕 | Super BFF | Bi pertsona lagun minak direnean bi hilabetez agertzen da. |
❤️ | BFF | (Best Friend Forever, lagun mina) Bi pertsona lagun minak direnean bi astez agertzen da. |
💛 | Besties | Bi pertsona momenturen batean aldi berean lagun minak direnean agertzen da. |
😊 | BFs | Erabiltzailearen lagun onenetako baten ondoan agertzen da. |
😬 | Mutual Besties | Bi pertsona aldi berean lagun onenak direnean agertzen da. |
🔥 | Snapstreak | Bi pertsonen artean egunero elkarri snapak bidaltzen direnean agertzen da. 24 ordutan snap bana bidaltzen ez badute, Snapstreak galduko dute. |
✨ | Group Chat | Taldeko txatetan agertzen da. |
⌛️ | Hourglass | Erabiltzailearen Snapstreaka amaitzear dagoenean agertzen da. |
🎂 | Birthday | Erabiltzailearen urtebetetzea denean agertzen da. |
Stories eta Discoverrak
2013ko urrian, Snapchatek My Story funtzioa sortu zuen. Horri esker, erabiltzaileek argazkiak edota bideoak jarraian argitara ditzakete lagun guztiek ikusteko moduan.[12][18]
2014ko ekainean, My Story-ren funtzioa zabaldu zen, ondoren "Live Stories" (zuzeneko istorioak) jarri ziren. Funtzio horri esker, erabiltzaileek ekitaldi jakin batzuetan Story osatu bat egin dezakete erabiltzaile guztientzat eskuragarri dagoena, modu honetan, ekitaldi bakar bat erakusten da hainbat ikuspegi eta ikuspuntutatik.
2015eko azaroan, "Official Stories" (istorio ofizialak) izena jarri zitzaion, irudi eta ospakizun garrantzitsuen Story publikoak adierazteko.[19]
2015eko urtarrilean, Snapchatek "Discover" sortu zuen. Discoverrek editore nagusien iragarkien bidez jasotako eduki laburreko kanalak ditu, besteak beste, BuzzFeed, CNN, ESPN, Mashable, People eta Vice.[20][21][22] Funtzio horiekin lotutako datuak erabiltzeko arazoei aurre egiteko, "Bidaiatzeko modua" aukera gehitu zitzaion 2015eko abuztuan. Modu hau aktibatzerakoan, funtzioak eragotzi egiten du snapak automatikoki deskargatzea erabiltzaileak berariaz eskatu arte.[23]
2017ko ekainean, "Snap Map" sartu zen, hau da, erabiltzaileek beraien kokapena lagunekin partekatzeko aukera zuten. Erabiltzaileak kokapena erakutsi nahi ez izatekotan, "Mamu moduan" sar daiteke, hau da, ezinezkoa da norbaitek bere kokalekua ikustea.[24][25] Funtzioa Zenly aplikazioan oinarritzen da; aplikazio hori Snap Inc.-ek erosi zuen merkaturatu aurretik. Mapako datuak OpenStreetMapen eta Mapboxen erakusten dira, satelite bidezko irudiak berriz, TrigGloblen.[26]
Mezularitza
Mezularitza-aplikazio tradizional baten ordez, Snapchaten sakatze urdineko botoi bat agertzen da bidaltzailearen txat-leihoan hartzailea bere txat-leihoa ikusten ari bada. Botoi horri eusten zaionean, bideo-txataren funtzioa abiarazten da berehala.[27] Lehenespenez, mezuak irakurri ondoren desagertzen dira eta jakinarazpena hartzaileari bidaltzen zaio idazten hasten denean. Erabiltzaileek erabil ditzakete mezuak Story bateko argazkiei erantzuteko.[28]
Bideo-txataren funtzioak AddLiveren teknologia erabiltzen du, denbora errealeko komunikazio-hornitzaile bat.
2016ko martxoaren 29an, Snapchatek "Chat 2.0" izeneko mezularitza-funtzionalitatearen berrikuspen garrantzitsu bat egin zuen: eranskailuak, audio- eta bideo-hitzaldietarako sarbide errazagoa, "oharrak" audioa edo bideoa uzteko gaitasuna eta kameretako argazkiak partekatzeko gaitasuna gehitu ziren. Ezaugarri horiek ezartzearen helburua erabiltzaileei testuaren, audioaren eta bideo-txataren artean erraz aldatzeko aukera ematea da.[29] 2018ko ekainean, Snapchatek bidalitako mezu bat irakurri aurretik ezabatzeko ezaugarria gehitu zuen.[30][31] 2018ko abuztuan argitaratutako ezaugarri bati esker, erabiltzaileek GIF musikalak bidal ditzakete.[32][33]
Funtzionamendua
Snapchatek berehalako mezularitzako-aplikazio baten antzera funtzionatzen du, hau da, kontaktuak gehitzeko eta argazkiak edo bideoak bidaltzeko aukera ematen du. Desberdintasun nagusia da igorleak aukera dezakeela mezua zenbat denboraz ikusi ahal izango den desagertu aurretik.
Erabiltzaileak adibidez, argazki bat bidal dezake eta nahi izanez gero argazkia editatu. Ondoren, erabiltzaileari mezu bat duela jakinarazten zaio eta dagokion ikonoa sakatuz ikus dezake.[37]
Erabiltzaileek bere snapak 24 orduz eduki ditzakete atal publiko batean (gehitutako kontaktu guztientzat). Erabiltzaileek bere snapak mantendu nahi izatekotan, "Oroitzapenak" atalean gorde ditzakete eta handik aldatu edo berriro bidali.
Erabiltzaile batek beste pertsona baten snap bati pantaila-irudia ateratzen badio, beste pertsonari jakinarazpena iritsiko zaio.
Eguneratze berrienetako batekin, mugimenduan dauden iragazki berriak erabili daitezke. Gainera, gaur egungo zerbitzu-terminoekin, Snapchatek erabiltzaileen argazkiak eta bideoak erabiltzeko aukera izango du (baita modu publikoan ere); baina erabiltzaileek ezin dute ezer egin hori saihesteko.[38]
Aplikazioak bideo deiak egiteko aukera eskaintzen du. Beste plataformek ez bezala, aukera aktibatzeko modua guztiz ezberdina da, hau da, kontaktu bat bilatu eta deitu beharrean, parte hartzen duten bi erabiltzaileek mezularitzako eremu pribatuan egon behar dute eta botoia sakatu. Botoia sakatzerakoan, botoia urdin bihurtuko da.
Aplikazioak
Erabilera partikularra
Erabiltzaile arruntak bere istorioa eta esperientzia pertsonalak jarraitzaileekin partekatu ahal izango ditu. Horrez gain, argazkiak edo bideoak erabiltzaile bakar bati bidal diezazkiokete, modu honetan eguneroko bizitzan bizi dituen uneak erakutsiz. Nahi izanez gero, bideoak modu azkar eta geldoan grabatzeko eta argazkiak egiteko aukera dago errealitate areagotuko iragazkiak gehituz.
Snapchat aplikazioa egokia izan daiteke beste gizarte-sare batera igotzeko bezain garrantzitsuak ez diren baina eguneroko bizitzaren parte diren uneak partekatzeko. Gainera, igotako edukiak dinamikoak dira, berehalakotasuna bilatzen baita edukiaren kalitatea baino gehiago. Snap bakoitzak 10 segundo iraun dezake gehienez, beraz, erabiltzaileek gauza laburrak partekatzen dituzte.
Erabilera komertziala
Heineken plataforma Snapchat erabiltzen hasi da. Horren bidez, publizitate-kanpainak partekatzen dituzte erabiltzaileei produktu edo sustapen berrien berri emateko. MediaScienceren azterketa baten arabera, publizitateak (ads) arreta handiagoa jartzen du beste aplikazio batzuetan baino. Enpresek Snapchat erabiltzen dute erabiltzaileek milioika pertsona biltzen dituztelako, batez ere, 15 eta 25 urte bitarteko pertsonak. Beraz, iragarkiak pertsona horiei zuzenduta daude.
Snapchat oso egokia da enpresek merkatu txiki bat egin dezaten. Irudiak eta bideoak 24 orduz bakarrik egoten direnez, egun bateko lehiaketak edo sustapenak egiteko tresna aproposa da.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) fayerwayer. «Snapchat: la aplicación que elimina tus ‘sexting’ del equipo receptor» Publimetro (Noiz kontsultatua: 2021-09-30).
- (Ingelesez) «Snapchat Launches v5.0 With Revamped UI, Swipe Navigation, And In-App Profiles» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) «You Know What’s Cool? A Billion Snapchats: App Sees Over 20 Million Photos Shared Per Day, Releases On Android» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) Fitz-Gerald, Sean. (2013-06-06). «Snapchat Update Adds Quicker, Flashier Features» Mashable (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) Magid, Larry. «Snapchat Creates SnapKidz -- A Sandbox For Kids Under 13» Forbes (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) «Snapchat Reaches 6 Billion Daily Videos Views, Tripling From 2 Billion In May» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) Beck, Kellen. (2016-04-28). «Snapchat users are watching 10 billion videos a day» Mashable (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) «Snapchat raises $1.81 billion in new funding round» finance.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) «Snapchat Spotlight to pay users $1m a day for viral hits» BBC News 2020-11-23 (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) Pocket-lint. (2021-02-05). «What is Snapchat, how does it work, and what's the point?» www.pocket-lint.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) Alba, Davey. (2012-05-16). «Snapchat Hands-on: Send Photos Set to Self-Destruct» LaptopMag (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) «Snapchat Gets Its Own Timeline With Snapchat Stories, 24-Hour Photo & Video Tales» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) «Snapchat Turns Geofilters Into An Ad Unit» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) «Snapchat Adds Geofilters For Quick Image Location Tags, And A New Revenue Possibility» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) Dingman, Shane. (2016-07-19). «Snapchat builds Bitmojis into app, confirms acquisition of Toronto startup» The Globe and Mail (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) «Here's How You Can Use Bitmoji Inside Snapchat» Fortune (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) Carman, Ashley. (2020-08-13). «Snapchat now has lenses specifically to be used in viral TikTok dance challenges» The Verge (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) Hamburger, Ellis. (2013-10-03). «Snapchat's next big thing: 'Stories' that don't just disappear» The Verge (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) Newton, Casey. (2015-11-13). «Snapchat rolls out 'official stories' to verify celebrity accounts» The Verge (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) Dodson, P. Claire. (2015-10-22). «A Millennial Reveals The Best, Worst, and Most Meh Snapchat Discover Channels» Fast Company (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) Chowdhry, Amit. «Snapchat's New 'Discover' Feature Has Content From ESPN, CNN, Food Network And Others» Forbes (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) Twitter; Instagram; Email; Facebook. (2015-04-16). «Cheap content, growing reach make Snapchat a fast-rising star» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) Sheffer, Sam. (2015-08-10). «Snapchat has a new feature to stop you from wasting data» The Verge (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) «Snapchat launches location-sharing feature Snap Map» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) Welch, Chris. (2017-06-21). «Snapchat’s new Snap Map lets you share your location with friends» The Verge (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) Rollison, Damian. (2017-07-10). «Snapchat Expands Its Foray Into Local with Snap Map | Street Fight» streetfightmag.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) Hamburger, Ellis. (2014-05-01). «Real talk: the new Snapchat brilliantly mixes video and texting» The Verge (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) Newton, Casey. (2015-11-13). «Snapchat introduces a 'lens store' to adorn your selfies with 99-cent filters» The Verge (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) Newton, Casey. (2016-03-29). «Snapchat redesigns chat to add stickers, audio, and video notes» The Verge (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) Deahl, Dani. (2018-06-11). «Snapchat now lets you delete unopened sent messages» The Verge (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) Hall, Zac. (2018-06-11). «Snapchat update lets you delete sent messages, Spectacles hit Amazon․com» 9to5Mac (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) Ghosh, Shona. «You can now send musical GIFs to Snapchat» Business Insider (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) Heathman, Amelia. (2018-08-23). «You can now send music GIFs in Snapchat with TuneMoji» www.standard.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- (Ingelesez) Titcomb, James. (2019-01-09). «Snapchat adds end-to-end encryption to protect users' messages» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- Real World Crypto 2019 - Day 1 - Session 1 - Morning - part 1. (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- Finally: Snapchat comes up with end-to-end encryption to secure users conversations and data. (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- «Cómo funciona Snapchat - Descargar SnapChat - Snapchateando» web.archive.org 2016-08-15 (Noiz kontsultatua: 2021-10-04).
- (Gaztelaniaz) internautas, Asociación de. «Snapchat ya puede hacer lo que le venga en gana con tu contenido (o casi). Así es su nueva política de privacidad. [Actualizado»] Asociación de Internautas (Noiz kontsultatua: 2021-10-04).