Snap4Arduino
Snap4Arduino Arduino mikrokontrolagailuak programatzeko aukera ematen duen Snap! bloke bidezko programazio-lengoaiaren hedapen bat da.[1] AGPL lizentzia duen software librea da.[2] GNU/Linux, Mac OS X, Microsoft Windows eta ChromeOS sistema eragileetan erabil daiteke eta Chromium/Chromerako gehigarri bat ere badu.[1]
Snap4Arduino | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2013 |
Azken bertsioa | 5.3.3.1 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | JavaScript |
Irakur dezake | Plataforma-anitz |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU Affero General Public License |
Deskribapena | |
Honen eragina jaso du | Scratch, Smalltalk (en) ![]() ![]() |
Euskaraz | |
Euskaraz | bai |
http://snap4arduino.rocks/ |
Historia
Snap4Arduino proiektua 2013an sortu zen Cornellà de Llobregateko (Katalunia) Citilab-eko Edutec ikerketa taldearen albo proiektu bezala.[1][3]
2016ko ekainetik 2017ko abuztura Arduino.org-ek babestu eta garatu zuen.[1][3]
Geroztik Bernat Romagosa, Joan Guillén eta zenbait laguntzailek garatzen dute modu independentean.[1][3]
2018ko urriaren 22an argitaratutako Martí 1.2.7 bertsiotik aurrera euskaraz erabil daiteke.[4][5][6]
Zabalpena
Lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan, unibertsitateetan, kode klubetan, instalazio artistikoetan erabili izan da munduan zehar.[1][3]
13 hizkuntzatara itzuli dute laguntzaileek.[1][3]
Hainbat proiektuk Snap4Arduinoren eratorriak erabili dituzte, hala nola, Phiro (India), SmartBlock (Turkia), First Makers (Txile) eta ROKIT Brick (Hego Korea).[1][3]
Lizentzia
Snap4Arduinok GNU Affero General Public License v3.0 (AGPL) lizentzia du.[2]
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Snap4Arduino» snap4arduino.rocks (Noiz kontsultatua: 2018-10-03).
- (Ingelesez) «Snap4Arduino/LICENSE» Github (Noiz kontsultatua: 2018-10-03).
- (Ingelesez) «Snap4Arduino» Github (Noiz kontsultatua: 2018-10-03).
- (Ingelesez) «Martí 1.2.7» Github (Noiz kontsultatua: 2018-10-22).
- (Ingelesez) «Add Basque translation» Github (Noiz kontsultatua: 2018-10-22).
- «Snap! eta Snap4Arduino euskaratu ditugu» iametza interaktiboaren bloga 2018-10-22 (Noiz kontsultatua: 2018-10-22).