Smultronstället
Smultronstället (euskaraz Basa Marrubiak) 1957ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako film dramatiko bat da. Victor Sjöström, Bibi Andersson, Ingrid Thulin eta Gunnar Björnstrand aktoreek antzeztu zuten.
Smultronstället | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1957 |
Izenburua | Smultronstället |
Jatorrizko hizkuntza | suediera |
Jatorrizko herrialdea | Suedia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | flashback film (en) eta film dramatikoa |
Hizkuntza | suediera |
Iraupena | 92 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Honen parte da | Vatican's list of films (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ingmar Bergman |
Gidoigilea(k) | Ingmar Bergman |
Antzezlea(k) | |
Victor Sjöström Bibi Andersson Ingrid Thulin Gunnar Björnstrand Max von Sydow Gunnel Lindblom (en) Gunnar Olsson (en) Folke Sundquist Naima Wifstrand Gertrud Fridh Åke Fridell (en) Maud Hansson (en) Jullan Kindahl (en) Björn Bjelfvenstam (en) Sif Ruud Gunnar Sjöberg (en) Yngve Nordwall Gio Petré (en) Ann-Marie Wiman (en) Lena Bergman Per Sjöstrand (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Allan Ekelund (en) |
Konpainia ekoizlea | SF Studios (en) |
Edizioa | Oscar Rosander (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Erik Nordgren |
Argazki-zuzendaria | Gunnar Fischer |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Suedia |
Argumentu nagusia | zahartzaroa, hilkortasuna, abandonment (en) , atsekabea, Ezkontza, recollection (en) , self-knowledge (en) , assessment (en) eta parent–child relationship (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
Berlingo Zinemaldian Urrezko Hartza irabazi zuen. Kritikari eta zinezale askoren iritziz Bergmanen film biribil eta onenetakoa omen da.
Argumentua
Mediku goraipatua eta jada adineko gizona den Borg irakaslea (Victor Sjöström) bere 50 urtetako ibilbidearen omenezko sari bat jasotzeko Lundeko Unibertsitatera joan beharra dauka. Hunkiturik, bere gorpua ikusi berri duen amesgaizto batetik esnatu eta Estokolmotik Lunderako bidaia bere erraina Mariannekin batera (Ingrid Thulin) autoz burutuko duela erabakiko du. Errainak seme-alabak izateari uko egiten dion Evald senarrarekin (Gunnar Björnstrand) izandako eztabaida baten ondorioz bere etxea utzi berri du. Bidaian zehar, irakasleak bere haurtzaroko oporraldiak igarotzen zituen etxean geldituko dira, basa marrubiak hazten diren eta bere lehen amodioa bizi izan zuen lekua.
Aktoreak
- Victor Sjöström: Isak Borg irakaslea
- Bibi Andersson: Sara (Isaken lehengusua / autoestopista)
- Ingrid Thulin: Marianne Borg, Isaken erraina
- Gunnar Björnstrand: Evald Borg
- Jullan Kindahl: Agda, Isaken etxezaina
- Folke Sundquist: Anders, autostopista
- Björn Bjelfvenstam: Viktor, autostopista
- Naima Wifstrand: Isaken ama
- Gunnel Broström: Berit Alman, emazte haserretua
- Gunnar Sjöberg: Sten Alman, senar haserretua / begiralea
- Max von Sydow: Henrik Åkerman, gasolindegiko langilea
- Ann-Marie Wiman: Eva Åkerman
- Gertrud Fridh: Karin Borg, Isaken emaztea
- Åke Fridell: Karinen maitalea
- Sif Ruud: Izeba Olga
- Yngve Nordwall: Osaba Aron
- Per Sjöstrand: Sigfrid Borg
- Gio Petré: Sigbritt Borg
- Gunnel Lindblom: Charlotta Borg
- Maud Hansson: Angelica Borg
- Eva Norée: Anna Borg
- Göran Lundquist: Benjamin Borg
- Per Skogsberg: Hagbart Borg
- Lena Bergman: Kristina Borg, bikia
- Monica Ehrling: Birgitta Borg, bikia