Smriti
Smriti izenarekin hinduismoak tradizioaren bitartez jasotako testu vedikoak izendatzen ditu. Hinduismoak literatura vedika (shastras) testu sakratutzat onartzen ditu. Horren barruan antzinako testu sanskrito asko eta asko onartuak izan dira. Horien artean bi motako sailkapena egiten da:
- sruti edo agerpenez ezagutarazaiak
- smriti, tradizioz jasotakoak
Honen sailekoa: |
Hinduismoa |
---|
|
Smriti testuak
Hauek dira tradizioz jasotako testuak:
- Maja Puranás, testu mitologiko nagusiak, eta Puranak, testu txikiak.
- Itijasa, bertsoz sortutako istorio epikoak:
- Mahābhārata, 100.000 bertso. Horren barruan Bhagavad Guitáren 700 bertso daude, egungo hindu guztiek gurtzen dituztenak.
- Ramayana, Rama errege-jainkoaren historia epikoa.
- Agamas: tratatu teologikoak.
- Darshanas: testu filosofikoak.
- Batzuk, dharma shastras (lege liburuak), Manuren Legeak bezelakoak.
- Ayurveda: bizitza luzeraren inguruko egia, medikuntza tradizionala.
Tradizioaren beste zenbait testu
- Vishnu jainkoari eskeinitako 4000 ereserkiak, Vaisnavas Divia prabandha edo Nalaiíra izenaz ezagututa.
- Yaiadeva Goswamiren Guita Govinda
- Tevaram Saivita ereserkiak. VII eta IX mende artean tamil hizkuntzaz idatzitako testuak. Bhakti mugimenduaren oinarri gisa onartuta daude.
- Tulsi Dasaren Ram Charit Manas, Rāma erregearen historia.
- Adi Shankararen komentarioak.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Smriti Hindupedian.
- (Ingelesez) Benetako hinduismoaren entziklopedia.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.