Smokey Robinson
Smokey Robinson —jaiotza-izena: William Robinson— (Detroit, Michigan, 1940) musikaria eta ingelesezko abeslaria da, rock-musikaren historiako musika-jotzaile eta musikagile nagusietakoa.
Smokey Robinson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | William Robinson |
Jaiotza | Detroit, 1940ko otsailaren 19a (84 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Northern High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, egile abeslaria, kantugilea, musikaria, disko-ekoizlea, estudioko musikaria eta telebista-aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Smokey Robinson |
Genero artistikoa | soula |
Ahots mota | tenorra |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Motown Records |
smokeyrobinson.com | |
|
Bizitza
1954an The Matadors izeneko abeslari-taldea osatu zuen, Detroiten ikasten ari zen garaian. Harrezkero zenbait aldiz aldatu zioten izena taldeari: 1957an, esaterako, The Miracles izena hartu zuen, eta handik hamar urtera, berriz, 1967an, Smokey Robinson and the Miracles. Rock eta rhythm and blues musikako talde arrakastatsuenetako bat izan zen. Robinsonek idazten zituen taldearen abestiak eta bera zen abeslari nagusia, bere tenor ahots bitxiarekin.
Robinsonek Motown etxearen sortzaile Berry Gordy ezagutu zuen 1957an eta elkarrekin zenbait lan idatzi zituzten, esaterako, "Bad Girl" (1959) eta "Shop Around" (1960). Motown Records etxearekin hainbat disko grabatu zituen, eta 1960-1970eko hamarraldietan musikaren industriako disko-etxe nagusia eman zion. Izan ere, Robinsonek 1972an utzi zuen Miracles taldea, eta Motown etxeko zereginetan murgildu zen buru-belarri; hala ere, grabazioak egiten eta musika idazten jarraitu zuen gerora ere.
Berak idatzitako kantuen artean bereziki aipagarriak dira, besteak beste, "The One Who Really Loves You" (1962), "You've Really Got a Hold on Me" (1963), "The Way You Do the Things You Do" eta "My Guy" (1964), "My Girl" (1965), "I'm the One You Need" (1966), "I Second That Emotion (1967), "I Don't Blame You at All" (1971), "Just to See Her" (1987).
Diskoak
Albumak
- 1973: Smokey
- 1974: Pure Smokey
- 1975: A Quiet Storm
- 1976: Smokey's Family Robinson
- 1977: Deep in My Soul
- 1977: Big Time Colonna sonora
- 1978: Love Breeze
- 1978: Smokin'
- 1979: Where There's Smoke...
- 1980: Warm Thoughts
- 1981: Being With You
- 1982: Yes It's You Lady
- 1983: Touch the Sky
- 1984: Essar
- 1986: Smoke Signals
- 1987: One Heartbeat
- 1990: Love, Smokey
- 1991: Double Good Everything (SBK Records)
- 1999: Intimate (Universal Records)
- 1999: Our Very Best Christmas (Universal Records)
- 2004: Food for the Spirit (Liquid 8 Records)
- 2006: Timeless Love (Universal Records)
Singleak
- 1973 - Sweet Harmony
- 1974 - Baby Come Close
- 1975 - Baby That's Backatcha
- 1975 - I Am I Am
- 1975 - The Agony and the Ecstasy
- 1976 - Open
- 1976 - Quiet Storm
- 1977 - There Will Come a Day (I'm Gonna Happen to You)
- 1978 - Daylight and Darkness
- 1979 - Cruisin'
- 1979 - Get Ready
- 1980 - Let Me Be the Clock
- 1981 - Being With You
- 1981 - You Are Forever
- 1982 - Old-Fashioned Love
- 1982 - Tell Me Tomorrow
- 1983 - Blame It on Love
- 1987 - Just to See Her
- 1987 - One Heartbeat
- 1987 - What's Too Much
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Smokey Robinson |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Michigango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |