Slumdog Millionaire
Slumdog Millionaire Danny Boylek zuzendutako britainiar filma da. Vikas Swarup indiar idazlearen "Q and A" eleberriaren adaptazio zinematografikoa da. Filma 2008. urtean filmatu zen Bollywood-en. Aktore asko egon ziren baina protagonistak Dev Patel (Jamal Malik) eta Freida Pinto (Latika) izan ziren.
Slumdog Millionaire | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 2008 | |||
Izenburua | Slumdog Millionaire | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa hindia frantsesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua | |||
Banatze bidea | deskarga digitala eta eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | film erromantikoa, film dramatikoa, sarbide-bizipena, eleberri batean oinarritutako filma eta krimenezko filma | |||
Iraupena | 120 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Q & A (en) | |||
Grabazio lekua(k) | Mumbai | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Danny Boyle Loveleen Tandan (en) | |||
Gidoigilea(k) | Simon Beaufoy | |||
Antzezlea(k) | ||||
Dev Patel (Jamal Malik (en) ) Freida Pinto Madhur Mittal (en) Anil Kapoor Irrfan Khan Mahesh Manjrekar Tanay Chheda (en) (Jamal Malik (en) ) Tanvi Ganesh Lonkar (en) Ashutosh Lobo Gajiwala (en) Ayush Mahesh Khedekar (en) (Jamal Malik (en) ) Rubina Ali (en) Azharuddin Mohammed Ismail (en) Saurabh Shukla (en) Anand Tiwari (en) Faezeh Jalali (en) Ankur Vikal (en) Rajendranath Zutshi (en) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Christian Colson | |||
Konpainia ekoizlea | Celador (en) Film4 Productions (en) Pathé | |||
Ekoizle eragilea | Tessa Ross (en) | |||
Edizioa | Chris Dickens | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | A. R. Rahman | |||
Argazki-zuzendaria | Anthony Dod Mantle | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Mumbai eta Juhu (en) | |||
ikusi
| ||||
Argumentu nagusia | delinkuentzia antolatua, misery (en) , Pobrezia, street child (en) , Bildung (en) , Oroimena eta Gizarte klasea | |||
Historia | ||||
Jasotako sariak | Dallas-Fort Worth Film Critics Association Award for Best Film (en) BAFTA Award for Best Film (en) Golden Globe Award for Best Original Score (en) National Board of Review Award for Best Film (en) Film onenaren Urrezko Globo Saria - Drama National Board of Review: Top Ten Films (en) Amanda Award for Best Foreign Feature Film (en) European Film Award – People's Choice Award for Best European Film (en) 22nd European Film Awards (en) Europako argazki zuzendari onenaren Saria 22nd European Film Awards (en) Soinu onenaren Oscar Saria 81. Oscar Sariak Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 81. Oscar Sariak Zuzendari onenaren Oscar Saria 81. Oscar Sariak Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria 81. Oscar Sariak Argazkigintza onenaren Oscar Saria 81. Oscar Sariak Muntatze onenaren Oscar Saria 81. Oscar Sariak Film onenaren Oscar Saria 81. Oscar Sariak | |||
Nominazioak | European Film Award – People's Choice Award for Best European Film (en) 22nd European Film Awards (en) Danny Boyle, Simon Beaufoy, Christian Calson (en) Europako film onenaren Saria 22nd European Film Awards (en) Christian Colson, Simon Beaufoy, Danny Boyle Europako argazki zuzendari onenaren Saria 22nd European Film Awards (en) Anthony Dod Mantle Europako gizonezko aktore onenaren Saria 22nd European Film Awards (en) Dev Patel Europako zuzendari onenaren Saria 22nd European Film Awards (en) Danny Boyle European Film Award for Best Screenwriter (en) 22nd European Film Awards (en) Simon Beaufoy Soinu onenaren Oscar Saria 81. Oscar Sariak Ian Tapp (en) , Richard Pryke (en) , Resul Pookutty (en) Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria 81. Oscar Sariak A. R. Rahman Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 81. Oscar Sariak Simon Beaufoy Argazkigintza onenaren Oscar Saria 81. Oscar Sariak Anthony Dod Mantle Film onenaren Oscar Saria 81. Oscar Sariak Christian Colson Soinu edizio onenaren Oscar Saria 81. Oscar Sariak Tom Sayers (en) , Glenn Freemantle (en) Muntatze onenaren Oscar Saria 81. Oscar Sariak Chris Dickens Zuzendari onenaren Oscar Saria 81. Oscar Sariak Danny Boyle | |||
slumdogmillionairemovie.co.uk | ||||
kronologia | ||||
|
Filmean, besteak beste, argi eta garbi ikusten da Indiako hainbat tokitan dagoen bizimodua eta pobrezia. Umeenganako tratu txarrak eta, batez ere, nesken edo emakumeengan dagoen errespetu falta.
Filmeko pasarte batean ume batzuei lesioak egiten dizkiete heldu batzuek, gero kaleetan eskale jartzeko eta horrela diru gehiago irabazteko, elbarrituek pena handiagoa ematen dute-eta.
Argumentua
Laburtua
Jamal gazteak anaia nagusi bat dauka, Salim izenekoa, eta Mumbai hirian bizi dira. Horien ama eraso bortitz batean hil ondoren, kaleko haur bilakatzen dira eta zaborretan hasten dira lanean. Horien laguna Latika izeneko neska da. Gizon batzuek hartu eta umeentzako ustezko aterpe batera eraman zituzten. Han, eskale moduan lan egitera behartzeko asmoak dituzte. Ihes egitea lortzen dute, baina Latika beraiekin han geratzen da. Jamalek Latika biziki maite du eta bizitoki eta lanbide berrian moldatu arren, bere bila abiatzen da. Latika gaizkile aberats baten esklabo bilakatu da eta berarekin topo egin arren, elkartzea ezinezkoa zaie. Salim gaizkilearen laguntzaile bilakatzen da, gainera.
Latikaren arreta erakartzeko, milioiduna izateko telebistako lehiaketa batean parte hartzea lortuko du Jamalek. Sinesgaitza bada ere, txikitako bizipenei esker eta zorte pixka batekin galderak asmatzen doa. Poliziak galderak erantzuterakoan iruzurra egin duelako ustetan, atxilotu eta torturatu egiten dute. Azkenean, aske utzi eta azken galdera asmatu eta milioidun bilakatzen da. Salimek aske utzi ondoren, Latikak lortzen du Jamalekin elkartzea, lehiaketan irabazi ondoren.
Luzea
Jamal eta Salim anaiak txabola batzuetan bizi dira baina bere ama hil zutenean beraiek jan ahal izateko zabor-bilatzaile bilakatu ziren. Baina egun batean, gizon batzuek beraiekin eraman zituzten. Umeak ez ziren konturatu geroago tratu txarrak jasan eta eskaletzan ibiltzera behartu behar zituztela. Jamali begiak erretzeko asmoa igartzen dutenean bi anaiek alde egiten dute baina Latikak, haien adineko neska koxkorrak eta Jamal protagonistaren lagunak, ez du zorte bera izango eta gaizkileen esku geratuko da.
Urrun joan behar dira seguru egoteko baina ez dute dirurik. Tren batean igotzen dira, bizitza hobe baten bila. Mota guztietako lanak egiten aurrera ateratzen dira. Taj Mahal jauregia aurkituko dute eta inguruan dagoen turismoari esker nahiko ondo moldatuko dira bolada batean.
Urte batzuk geroago Jamalek, protagonistak, anaia txikiak, Latika oraindik gogoan eta haurtzaroko hirira itzultzea erabakiko du, Mumbaira, bere haurtzaroko lagunaren bila. Latika gangster baten andrea dela jakingo du eta gangsterraren etxean sartuko da, zerbitzari moduan, bere asmoa Latika askatzea eta berarekin eramatea izango da baina azkenean alde egin beharko du. Latikak ihes egitea lortu eta Jamalekin elkartu behar duenean, gaizkilearen laguntzaile bilakatu den Salimek Latika harrapatu, gaizkilearengana berriz ere eramaten du, aurretik mendeku moduan aurpegian orbaina utziko dion labankada bat emanez.
Film osoa Jamal telebistako programa batean lehiatzen ari den bitartean gertatuko da. Telebistako saioa Milioiduna izan nahi duzu? da. Jamalek galdera guztiak asmatzen ditu, txikitan edo bizitzan zehar bizitako egoerei esker. Egoera horiek flash-back moduan agertzen dira galdera batetik bestera. Lehiaketan iruzurra egiten ari delakoan, poliziak atxilotu eta torturatu ere egiten dute. Aske geratu ondoren, lehiaketara itzuli eta Jamalek azken galderari ezin izango dio ziur erantzun, txikitan eskolan irakasleak "Hiru mosketariak" liburua irakurtzeko esaten ziolako eta berak ez zuelako irakurri. Orduan anaiari deituko dio, programak ematen duen aukera aprobetxatuz. Telefonoak Latikak du, ordea, telebistan dagoen anaiari begira bera aske uztea erabaki duelako. Latikak ez daki erantzuna. Baina Jamalek zoriz erantzun eta asmatu egiten du, milioidun bilakatuz. Mumbai guztia eta India osoa dago telebistari begira. Salimek gaizkilea hiltzen du, baina bere laguntzaileek bera ere erailtzen dute. Azkenean, Latika eta Jamal elkartzen dira.
Aktoreak
- Dev Patel - Jamal Malik
- Ayush Mahesh Khedekar - Jamal (umea)
- Tanay Chheda - Jamal (gaztea)
- Freida Pinto - Latika
- Rubina Ali - Latika (umea)
- Tanvi Ganesh Lonkar - Latika (gaztea)
- Madhur Mittal - Salim Malik
- Azharuddin Mohammed Ismail - Salim (umea)
- Ashutosh Lobo Gajiwala - Salim (gaztea)
- Anil Kapoor - Prem Kumar
- Irrfan Khan - polizia inspektorea
- Saurabh Shukla - Srinivas polizia
- Mahesh Manjrekar - Javed
- Ankur Vikal - Maman
- Sanchita Choudhary - Jamalen ama