Sluis

Sluis (entzun) Herbehereetako Zeelanda probintziako herria da. 2010eko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 24.093 biztanle zituen. 2003an sortu zen Oostburg eta Sluis-Aardenburg herriak bat egin zutenean.

Sluis
Herbehereetako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Herbehereetako Erresuma
Herrialdea Herbehereak
Probintzia Zeelanda
AlkateaAnnemiek Jetten (en) Itzuli
Posta kodea4500–4519 eta 4524–4529
HerriburuaSluis
Geografia
Koordenatuak51°21′N 3°30′E
Map
Azalera307.01 km²
Altuera2 m
MugakideakVlissingen, Terneuzen, Damme, Borsele, Assenede eta Sint-Laureins
Demografia
Biztanleria23.243 (2023ko urtarrilaren 1a)
77 (2021)
Dentsitatea75,71 bizt/km²
Etxebizitzak11.267
Informazio gehigarria
Sorrera2003ko urtarrilaren 1a
Telefono aurrizkia0117
Ordu eremuaUTC+01:00
gemeentesluis.nl

Inguru naturala eta kokapena

Sluis Herbehereetako hego-mendebaldeko muturrean dagoen herria da, iparraldean Westerschelde ibaiarekin egiten du muga, ekialdean Terneuzenekin, hegoaldean Belgikarekin eta mendebaldean Ipar itsasoarekin. Udalerri gehiena itsasoaren mailaren azpitik dago eta iparraldean dike bat dago.

Herriak

Honako herriek osatzen dute Sluis:

Oostburg4.843
Breskens4.787
Aardenburg2.423
Sluis2.309
IJzendijke2.186
Schoondijke1.472
Groede1.094
Eede842
 
Hoofdplaat803
Cadzand790
Zuidzande589
Waterlandkerkje553
Nieuwvliet459
Retranchement405
Sint Kruis330
 

Ondasun nabarmenak

Breskens herrian Zeelanda hondartzarik bisitatuenak daude, eta hauen inguruan hainbat hotel eta kanpaleku eraiki dira azken urteetan.

Garraiobideak

2003an Vlissingen eta Breskens herriak itsasoz elkartzen dituen Veolia enpresa frantziarraren ferry zerbitzua martxan jarri zen. Uda garaian ferryak zerbitzu gehiago eskaintzen ditu inguruetara etortzen diren milaka turistengatik.

Veoliak aldi berean Brujasera eta Biervlietera doazen autobus lineak kudeatzen ditu.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Geografia
Herbehereak
Artikulu hau Herbehereetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.