Sloboda Ukraina

Sloboda Ukraina (ukraineraz: Слобiдська Україна, translit.: Slobids'ka Ukrayina) ekialdeko Europako eskualde historikoa da, XVII. eta XVIII. mendeetan Errusiar Tsarerriaren hego-mendebaldeko mugan garatu zena.

Sloboda Ukraina
MotaUkrainian historical regions (en) Itzuli, Euroeskualde eta eskualde geografiko
Geografia

Historia

XVI. mendearen hasieran, Severiaren hegoaldean hedatzen diren estepak oso lurralde bakartiak ziren. Horretaz baliatzen ziren Krimeako eta Nogaiko tartariarrak errusiar lurraldeetan urteroko erasoaldiak egiteko. Errusia eta Krimearen arteko gerra ugariren ondoren, errusiar monarkek kosakoen kokapena sustatu zuten eskualde honetan, mugazain moduan joka zezaten tatariar oldarraldien aurka. Kosakoez gain, ukrainiar nekazariak ere lurralde honetan kokatu ziren. Sloboda Ukraina izena sloboda deitutako jendegune motatik dator. Tsarraren mesedez, sloboda batera bizitzera joaten zirenak zergak ordaintzetik salbuetsirik egoten ziren aldi batez. XVIII. mendearen amaieran, Sloboda Ukrainan 523 slobody zeuden[1].

Katalina II.a Errusiakoak, 1765eko uztailaren 28ko aginduaren bidez, errejimentu kosakoak deuseztatu eta pribilejioak indargabetu zituen. Ordura arte lurralde autonomoa zen Sloboda Ukraina probintzia bilakatu zen (hiriburua Kharkiv). Probintzia 1835an deuseztatu zen eta handik aurrera zenbait berrantolaketa izan zituen. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna eratu zelarik, iparraldea Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren barnean gelditu zen eta hegoaldea Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistaren barnean[2].

Gaur egun, Ukrainako zatiak Kharkiveko oblasta osoa eta Sumi, Donetsk eta Luhanskeko oblasten parte batzuk hartzen ditu. Errusiako zatia, berriz, Belgorod, Kursk eta Voronezh oblasten artean banaturik dago.

Erreferentziak

  1. Sloboda Encyclopediaofukraine.com
  2. Slobidska Ukraine Encyclopediaofukraine.com

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.