Sliabh gCua
Sliabh gCua Irlandako hegoaldeko Waterford konderrian dagoen usadiozko barruti bat da, Clonmel etan Dungarvan udalerrien artean, eta Touraneena, Ballinamult eta Knockboy herriak barne hartuz. Antzinako idazkietan bere kokalekua ongi zehaztu gabe agertzen da, batzutan Knockmealdowns mendiak, Monavullagh mendia eta Comeraghs mendien artean[1]. XIX. mendearen amaierarte irlandera hiztunen eremua izan zen. Gaur egun sean-nós abestigintza herrikoiari estuki loturik dagoen, Pádraig Ó Mileadha eta Labhrás Ó Cadhla abeslariak bertakoak dira. Emigrazioari buruzko sean-nós abesti ezagunenetakoa den Sliabh Geal gCua na Féile delakoa Ó Mileadha abeslariak Galesen lanean ari zela konposatu zuen.
Sliabh gCua | |
---|---|
Mota | eskualde historiko |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°12′01″N 7°42′54″W |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Munster |
Irlandaren banaketa administratiboa | Waterfordeko konderria |
Knockboy
XII. mendeko elizan idazkiak dauzkaten ogam harriak daude. Dan Fraher-ek gaur egun Fraher Field estadioa dagoen lursaila Dungarvango Elkarte Atletiko Gaelikoari dohaintzan eman zizkion, Sliabh gCua barrutiko Skeheens auzora bizitzera etorri eta Knockboyko hilerrian lurperatua dago.