Sleuth (1972ko filma)
Sleuth, 1972ko Joseph L. Mankiewicz estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako misteriozko thriller film bat da. Anthony Shaffer antzerkigilearen 1970eko izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. Laurence Olivier eta Michael Caine aktoreek antzeztu zuten.
Sleuth (1972ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1972 |
Izenburua | Sleuth |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Neo-noirra, misteriozko zinema eta film dramatikoa |
Iraupena | 138 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Sleuth (en) |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Grabazio lekua(k) | Pinewood Studios (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Joseph L. Mankiewicz |
Gidoigilea(k) | Anthony Shaffer |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Morton Gottlieb |
Edizioa | Richard Marden |
Ekoizpen-diseinatzailea | Ken Adam (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Addison |
Argazki-zuzendaria | Oswald Morris |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ingalaterra |
Historia | |
Nominazioak | Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 45. Oscar Sariak Michael Caine Zuzendari onenaren Oscar Saria 45. Oscar Sariak Joseph L. Mankiewicz Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 45. Oscar Sariak Laurence Olivier Academy Award for Best Original Dramatic Score (en) 45. Oscar Sariak John Addison |
Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Michael Caine eta Laurence Olivier), Zuzendari onenaren Oscar Saria (Joseph L. Mankiewicz) eta Soinu banda onenaren Oscar Saria (John Addison).
Izenburu berdineko berregokitzapena (2007) izan zuen.
Argumentua
Andrew Wyke (Laurence Olivier) hilketei buruzko eleberri idazle arrakastatsua da, adimen joko eta asmakizunen zalea, ondorioz bere jauretxea joko eta gailu xelebren bildumaleku bilakatu du.
Arratsalde batez, Andres bere etxera Milo Tindle (Michael Caine) gonbidatuko du, hain zuzen ere, Andrewren emazte Margueriten (Eve Channing) maitalea eta ileapaindegi kate bateko jabea dena. Milok Margueritekin ezkondu nahi du, baina Wyken ez dio emazteari dibortzio ondorengo pentsiorik ordaindu nahi.
Wykek Tindleri haren etxea harribitxi lapurreta bat simulatu dezala proposatuko dio, honela aseguruetxeak ordaindutako indemnizazioaren diruaz, Wykek emazteari ordainduko dio. Tindlek ez du halako gauzarik egin nahi, baina azkenean, Wykek konbentzitzea lortuko du. Orduan arazoak eta ustekabeak sortzen hasi eta dena korapilatzen joango da.
Aktoreak
- Laurence Olivier: Andrew Wyke
- Michael Caine: Milo Tindle
- Alec Cawthorne: Doppler inspektorea
- John Matthews: Tarrant detektibe sarjentua
- Eve Channing: Marguerite Wyke
- Teddy Martin: Higgs polizia
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)