Slax
Slax Live CDa Slackware sistema eragilean oinarritutako GNU/linux distribuzio bat da. Usb edo CD batetatik abiarazi daiteke eta, honela, funtzionatzeko ez da ordenagailuko disko gogorrean instalatu beharrik. Bere hasierako aukeren artean abiarazlea RAM memorian kopiatzea dago. Horrela, CD/DVD gailua libre geratzen da beti bezala erabili ahal izateko. Slax-en bertsio estandarrak eta Kill Bill edizioak KDE mahaigain-ingurunea erabiltzen dute, hala ere, Popcorn izeneko bertsioak Xfce darabil. Fluxbox bertsio guztietan ageri da Frodo bertsioan ezik. Frodo bertsioa RAM memoria gutxiko makinentzat egina dago, eta beraz ez dauka ingurune grafikorik.
Slax 6.0.7 | |
---|---|
Jatorria | |
Azken bertsioa | 12.2.0 |
Ezaugarriak | |
Telesaila | Linux |
GUI tresnak | Fluxbox eta KDE |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU General Public License |
Deskribapena | |
Oinarritua | Debian Slackware |
Euskaraz | |
Euskaraz | - |
www.slax.org |
Pertsonalizazioa
.mo modulu fitxategiak erabiltzen dira eta horri esker, oso erraz pertsonaliza daitezke. Modulo horietan GIMP bezalako programak egon daitzeke. Slax -erako moduluak erraz deskargatu eta instalatu daitezke disko gogorra erabili behar izan gabe.
Slax sistema eragile azkar, bateragarri eta iraultzaile bat bezala aurkezten da; era seguruan Slackware ezagatu nahi duenarentzat alternatiba bikaina da. Izan ere, oso ahaltsua da eta era berean Knoppix livecd -a baino arinagoa da.
Slaxen 6.0.3 bertsioak 192Mb inguru pisatzen du eta 2008ko martxoaren 19tik dago eskuragarri
Azken Bertsio librea 6.1.2 da .Haren gune ofizialean bertsio honentzat modulu libreen zerrenda dago
Slax Edizioak
Bertsio estandarraz gain beste lau edizio ere badira:
- KillBill - WINE, DOSBox eta QEMU dauzka defektuz.
- Popcorn - 128 MB etan sar daiteke eta Xfce, Mozilla Firefox, AbiWord, MPlayer, cdparanoia programak ditu besteak beste.
- Server - Interneteko zenbait zerbitzu erabiltzeko prest dauzka: DNS, DHCP, HTTP, FTP, MySQL, SMTP, POP3, IMAP eta SSH.
- Frodo - Ez dauka interfaze grafikorik, Komando interpretatzailea besterik ez du.
Bertsio taula
Bertsioa | Argitaratze-data | Izena | mahaiagaina | Aplikazioak | Ezaugarriak |
---|---|---|---|---|---|
6.1.2 | 2009ko uztailean | Slax Standard Edition | KDE | Kde-ren aplikazio estandarrak | KDE4.1 dauka, aurreko bertsioak baino azkarrago abiarazten da, hardwarearen erabilera minimoa izateko prest. |
6.1.1 | 2009ko martxoan | Slax Standard Edition | KDE | Kde-ren aplikazio estandarrak | bertsio honek 3.5.10 KDE dauka, aurreko bertsioak baino azkarrago abiarazten da, eta errendimendu hobea aplikazioetan, softwareak gehitu eta eguneratu zaizkio. |
6.0.7 | 2008ko maiatzean | Slax Standard Edition | KDE | Kde-ren aplikazio estandarrak | bertsio honek 3.5.10 KDE dauka lehenetsirik, aurreko bertsioak baino azkarrago abiarazten da, eta errendimendu hobea aplikazioetan, softwareak gehitu eta eguneratu zaizkio |
6.0.2 | 2008ko otsailaren 4 | Slax Standard Edition | KDE | Kde-ren aplikazio estandarrak | bertsio honek 3.5.9 KDE dauka lehenetsirik, abiarazte pantailan aldaketak izan dira eta azkarrago abiarazten da.Beraz, errendimendua hobetu da. |
5.1.8 | 2006ko urriaren 9 | Slax Boot Cd | - | - | slaxa USB-tik abiarazten du zuzenean egin ezin duten ordenagailuetan .
Diskoan slax ISO fitxategiarekin abiarazi daiteke. bere tamaina 5MB da (Megabyte) |
5.1.8 | 2006ko urriaren 9 | Slax Frodo Edition | - | - | Slaxen edizioak eraikitzeko oinarria da. Haren tamaina 53MB da (Megabyte) |
5.1.8 | 2006ko urriaren 9 | Slax Popcorn Edition | Xfce | Mozilla Firefox beep-XMMSak Gaim Abiword | Xfce mahaigaina erabiltzen du, baliabide murritzeko ordenagailuetarako da. bere tamaina 115MB da (Megabyte) |
5.1.8.1 | 2006ko azaroaren 24an | Slax Server Edition | KDE | DNS,DHCP HTTP,FTP SMTP, POP3 IMAP, SSH MYSQL. |
Zerbitzarientzat, haren tamaina 192MB da (Megabyte) |
5.1.8.1 | 2006ko azaroaren 24an | Slax KillBill Edition | KDE | Qemu Wine DOSBox | Windows erabili behar dutenentzat. Haren tamaina 204MB da (Megabyte) |
5.1.8.1 | 2006ko azaroaren 24an | Slax Standard Edition | KDE | KDE-ren estandarra | Slax's edizioen estandarra da. Haren tamaina 192MB da |
2.9.0.21 | 2003ko abuztuaren 21a | - | - | - | - |
2.0 | 200?ko martxoaren 12an | Wifislax Standar Wireless segurtasuna | KDE Xfce | Aircrack kismeta | wireless kontu-ikuskaritzan espezializatua. |
Ezaugarriak
Slaxek software pakete hauek dauzka:
- 2.6.24 Linux nukleoa
- X.org 6.8.1
- UnionFS y SquashFS
- KDE 3.5.3
- Koffice 1.5.0
- MPlayer 1.0pre6a Kplayerrekin Mplayer
- Rdesktop ( KDE-an rscp-a)
- Hotplug
- Cdrtools
- Mutt
- wget
software zerrenda guztia Slax-en webgune ofizialean dago.