Slash

Saul Hudson (Stoke-on-Trent, Ingalaterra; 1965eko uztailaren 23a) Slash goitizenaz ezagunagoa, gitarra-jotzaile eta musikagilea da. Guns N' Roses talde estatubatuarreko gitarrista nagusia da eta Hard Rock gitarra-jotzaile onenetariko bat, Rolling Stone aldizkariak 100 gitarra-jotzaile hoberen artean 65. postuan jarri zuelarik. 2012an, Guns N' Rosesen taldekide bezala, Rock and Roll Hall of Famen sartu zen.

Slash

(2022)
Bizitza
JaiotzaHampstead, 1965eko uztailaren 23a (58 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
 Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaEncino (en) Itzuli
Talde etnikoaafro-amerikarra
Black Britons (en) Itzuli
British Jews (en) Itzuli
African-American Jews (en) Itzuli
Familia
AitaAnthony Hudson
AmaOla Hudson
Ezkontidea(k)Perla Ferrar  (2001 -  2018)
Hezkuntza
HeziketaBeverly Hills High School (en) Itzuli
Fairfax High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, gitarra-jotzailea eta disko-ekoizlea
Lantokia(k)Los Angeles
Jasotako sariak
InfluentziakElliot Easton (en) Itzuli
KidetzaGuns N' Roses
Slash's Snakepit (en) Itzuli
Slash's Blues Ball (en) Itzuli
Slash featuring Myles Kennedy and The Conspirators (en) Itzuli
Hollywood Rose (en) Itzuli
Velvet Revolver (en) Itzuli
Izengoitia(k)Slash
Genero artistikoahard rock
traditional heavy metal (en) Itzuli
blues rock
glam metal (en) Itzuli
Musika instrumentuagitarra
DiskoetxeaEagle Rock Entertainment (en) Itzuli
Geffen Records
RCA Records
Roadrunner Records (en) Itzuli
EMI

slashonline.com
IMDB: nm0805298 TV.com: people/slash
Facebook: Slash Twitter: Slash Instagram: slash MySpace: slash Youtube: UC6WCQjfkWnDWvFfw_YDrq5g TikTok: slash Souncloud: slashmusic-1 Spotify: 4Cqia9vrAbm7ANXbJGXsTE iTunes: 115556 Last fm: Slash Musicbrainz: 5e7a7026-dfc5-4aba-8496-95140716f3db Songkick: 44022 Discogs: 170015 Allmusic: mn0000021009 Deezer: 10336 Edit the value on Wikidata

Guns N' Roses taldearen kidea izan zen 90eko hamarkadaren erdialdera arte. 1994an Slash's Snakepit taldea sortu zuen eta bi album kaleratu zituen, 1995 eta 2000an. 2004an Velvet Revolver taldea sortu zuen Guns N' Rosesko Duff McKagan eta Matt Sorum, Dave Kushner gitarjolea eta Scott Weiland abeslariarekin.

Famatua da bere ile kizkur eta luzea, ia aurpegi osoa estaltzen diona eta beti eraman ohi du gaztea zenean denda batean lapurtu zuen kapela.

Biografia

Saul Hudson Stoke-on-Trenten jaio zen, Londresen, Ingalaterran, 1965eko uztailaren 23an. Aita Anthony Hudson artista izan zen, album musikal ingelesen tapa disenatzailea eta ama, berriz, Ola J. Oliver (1946-2009) diseinatzailea afroamerikarra (David Bowierentzako hainbat traje egin zuen besta gauza batzuen artean). Txikitan, Slash Hampstead eta Stoke-on-Trenten (Staffordshire) artean bizi izan zen eta, gero, 11 urteko mutikoa Los Angelesera (Kalifornia) joan zen bizitzera bere amarekin, geroago batu bazitzaien ere, aita Ingalaterran geratu zelarik. Slash arraro sentitu zen eskolan eta ez zen egoera berrian ondo uztartu. 70eko hamarkadaren erdi aldera, gurasoak bereiztu egin ziren eta amarekin geratu bazen ere, Ola Oliverrek familia utzi zuen, AEBetan moda-diseinatzaile karreran sakondu nahian, eta mutila amonarekin geratu zen bizitzen[1].

15 urte zituen lehen gitarra eskuratu zuenean eta eskolako ibilbidea okertu zitzaion, egun osoa ematen baitzuen hura jotzen.

Musika

Guns N' Roses (1985-1994)

Gitarra klaseak hartu zituen bere amonak oparitu zion gitarrarekin eta, Los Angelesen bizi zenez, harremanak errazak ziren rock bandekin. Poison bandan sartzeko audizioa egin zuen, baina ondo jotzen bazuen ere, ez zuen taldearen estetikarekin bat egiten.

Road Crew bandako kide izan zen gerora Guns N' Roses bandako bateria izango zen Steven Adlerrekin batera. 1985ean, Guns N' Roses taldeak Tracii Guna gitarrajolea kanporatu zuen eta Slash iritsi zen -Adler banda honetan zegoen, jada-.

1987an, mundu osoan arrakasta izan zuen Appetite for Destruction albuma kaleratu zuten eta 33 milioi kopia saldu zituzten, lehengo postura iritsi zirelarik. Welcome to the Jungle, Sweet Child o' Mine eta Paradise City abestiak lehen postuetara iritsi ziren eta Appetite For Destruction historian saldu den debut-disko salduenetakoa bilakatu zen. Michael Jackson lan egin zuten Dangerous lanean eta Lenny Kravitzekin ere bai.

1988an G N'R Lies albuma kaleratu zen eta 13 milioi unitate saldu ditu mundu osoan zehar. 1991ren maiatzean Use Your Illusion Tour-a hasi zuten, 28 hilabete iraun zuena eta Use You Illusion I eta Use Your Illusion II kaleratu zituzten. 192 kontzertu eman zituzten 27 herrialdeetan. Bira honen ondoren, Slashek estatubatuar hiritartasuna hartu zuen.

1993an, The Spaghetti Incident? albuma kaleratu zuten eta, 1994an, Sympathy for the Devil Interview with the Vampire: The Vampire Chronicles filmerako.

Axl Rosekin arazo bat baino gehiago izan zuen, Gilby Clarke bota eta Paul Huge kontratatu zuenean, honek Slashen bakarkako lana gaingrabatu egiten baitzuen. 1996ko azaroan, Slashek Guns N' Roses taldea utzi zuen, Axl Rosekin ezin zuela lanik egin esanez eta ez zuela bera eta bere taldekideak tratatzen zituen era aguantatzen. Urtebete geroago, Duff McKagan baxua ere joan zen eta, geroago, Matt Sorum bateria bota zuten.

Slash's Snakepit (1994-2002)

Guns N' Rosesko Gilby Clarke eta Matt Sorum, Alice In Chains-ko baxua Mike Inez eta Eric Dover abeslariarekin Slash's Snakepit sortu zuen. 1995ean, lehen albuma kaleratu zuten, It's Five O'Clock Somewhere. Izena pasadizo honetatik etorri omen zitzaion: Slash whisky bila omen zebilen, baina ezin omen zen alkoholik saldu arratsaldeko bostak arte. Bila ibili ondoren, kamarero batek horrela esan omen zion:

« It's five O'Clock Somewhere (nonbait izango dira arrratsaldeko bostak)[2]  »

Eta behar zuena eskuratzen lagundu zion. Hortik atera omen zuten izena. Diskoak ez zuen merezi zuen arrakasta lortu, hard rock atzerantz baitzihoan, grungeren ondoan.

2000ko urrian, Ain't Life Grand albuma kaleratu zuten eta, oraingoan ez ziren aurreko formazioko kideak izan: Rod Jacksonek egin zituen ahotsak, Ryan Roxiek gitarra ritmikoa, Johnny Griparic baxuan eta Matt Laug baterian. Promozionatu nahian, AC/DCrekin tour luzea egin zuten udan.

Slashek Slash's Blues Ball blues banda ere osatu zuen. Mundu osoan zehar ibili zen biran, 1990era arte, Slashek Slash's Snakepit bandarekin grabatzeko asmoa izan zuen arte. Oraingo proiektuan Slash izango zen gitarra, Teddy Andreadis ahotsa, armonika eta organoa, Johnny Griparic baxuan, Alvino Bennet baterian, Bobby Schneck gitarra laguntzailea eta Dave McClarem saxofoian.

1995ean, bandak Sziget Festivalean jo zuen, Obudako uhartean. 206.000 ikusle izan zituzten aurrean eta Iggy Pop, Sonic Youth, Prodigy eta beste hainbat musikari izan zituzten lagun[2]}}.

Hurrengo bi urteetan biran izan ziren, baina ez zuten albumik atera. Slashek gustura ibili zela esan zuen eta denborapasa ibili zela zaleen artean eta toki ezberdinez disfrutatuz. Errepertorioan, Stone Free, Born Under A Bad Sign, Hoochie Coochie Man, Suspicious bezalako abestiak izan zituzten edo Bob Dylanen hainbat kanta, Knockin' on Heaven's Door tartean[3]}}.

Velvet Revolver (2002-2008)

Slash, 2004an

Slash, Duff McKagan eta Matt Sorum abeslari berri baten bila zebiltzan eta horrela sortu zen Velvet Revolver. Dave Kushner izango zen bigarren gitarra (Izzy Stradlini eskaini zioten aurrez, baina honek uko egin zien).

Hilabeteetan egon ziren balizko abeslariak entzuten, aspertuta, inor erabateko arrakastatsua lortu ezinean. Scott Weiland aspalditik nahian zebilen, baina Stone Temple Pilots bandan zegoen oraindik eta ezin. Banda hori desagertu zenean, 2002an, Weiland hartu zuten.

2003 bukaera aldera Contraband grabatu zuten, bandaren lehen albuma, 2004ko ekainean kaleratuko zutena eta lehenengo postuan kokatu zen albumen Billboarden, 11.ean britainiar zerrendatan eta bigarrenean australiarretan.

Bigarren albuma Libertad izan zen eta 2007ko uztailaren 3an kaleratu zuten. Azalean, Txileko Pinochet garaiko 10 pesoko txanponean agertzen zen kateak hausten zituen aingerua jarri zioten.

2008ko apirilaren 1ean, Slash, Duff McKagan, Matt Sorum eta Dave Kushnerrek Scott Weiland bokalista despeditu zutela iragarri zuten, ez zelako behar hainbat inplikatzen. Laugarren album bat egiteko asmoa ere aurreratu zuten, baina, lau musikariak elkarrekin jarraituko bazuten ere, ez zekiten noizko.

Slash eta Apocaliptive Love (2008 - Gaur Egun)

Slash, 2008an

2009ko martxoa eta azaroa bitartean, Slash bakarkako albuma grabatzen aritu zen, hasiera batean Slash and Friends izena hartuko zuena, baina, gero, Slash deitu zion. Besteak beste, hauek izan zituen lagun:

  1. Ian Astbury & Izzy Stradlin: Ghost.
  2. Ozzy Osbourne: Crucify the Dead.
  3. Fergie: Beautiful Dangerous.
  4. Myles Kennedy: Back from Cali.
  5. Chris Cornell: Promise.
  6. Andrew Stockdale: By the Sword.
  7. Adam Levine: Gotten.
  8. Lemmy Kilmister: Dr. Alibi.
  9. Dave Grohl & Duff McKagan: Watch This/Watch This Dave.
  10. Kid Rock: I Hold On.
  11. M. Shadows: Nothing to Say.
  12. Myles Kennedy: Starlight.
  13. Rocco DeLuca: Saint Is a Sinner Too.
  14. Iggy Pop: We're All Gonna Die.
  15. Alice Cooper & Nicole Scherzinger: Baby Can't Drive.
  16. Fergie & Cypress Hill: Paradise City.
  17. Koshi Inaba: Sahara.
  18. Nick Oliveri: Chains and Shackles.
  19. Beth Hart: Mother Maria.

Apocalyptic Love izan zen Slash bakarlariaren bigarren albuma eta Myles Kennedy izan zuen bokalista, Todd Kerns baxuan eta Brent Fitz baterian. 2012ko maiatzaren 22an atera zuten albuma, bere diskografika propioa zen Dik Hayd International bitartez eta EMI Music izan zuen banatzaile. Ondoren, bira egin zuen Europa, AEB eta Latinoamerikan zehar.

Guns N' Rosesen itzulera

2016an, Guns N’ Roses eszenategira itzuli zen. 20 urte bananduta egon ondoren, 2016ko apirilean, hasierako banda hark Kaliforniako Indion (AEB) egiten zen Coachellako Musika eta Arte jaialdian jo zuen.[4] Slash gitarra Axl Rosekin izandako arazoak medio joan zen. Azkenekoz, 1993an jo zuten Buenos Airesen.

Hasi ziren lekuan hasiko dira berriro, 22 urte geroago, Los Angelesko Troubadour salan eta Axl Rose eta Slash batera izango dira. 2010ean Donostiako Anoetan izan zirenean, ez zen Slash egon. Iraungo ote du oraingoan?[5]

Bizitza pertsonala

Slash eta Perla Hudson

1992ko urriaren 10ean, modelo eta aktorea zen Renée Suranekin ezkondu zen Marina del Reyn, Kalifornian. 1997ko amaieran, dibortziatu ziren.

2001eko urriaren 15ean, Perla Ferrarrekin ezkondu zen Hawaiin, eta bi seme dituzte: Londres Emilio (2002ko abuztuaren 28a) eta Cash Anthony (2004ko ekainaren 23a). 2010eko abuztuan dibortziatu zen bikotea, baina bi hilabete geroago berriro elkartu ziren, 2014ko abenduan berriro ere dibortziatzeko.

Bere neskalaguna zen MeeGo Hodgesekin bizitzen jarri zen 1990 arte.

2001ean, 35 urte zituenean, kardiomiopatia bat diagnostikatu zioten, urte askoz alkohola eta drogak erruz erabiltzearen ondorio. 2009az geroztik, biriketako minbiziak ama hil zuenetik, erretzeari utzi zion, hori bai.

Diskografia

Guns N' Roses-ekin

Slash's Snakepit-ekin

  • 1995: It's Five O'Clock Somewhere
  • 2000: Ain't Life Grand

Velvet Revolver-ekin

Bakarka

Kolaborazioak

Slashek musikari askorekin kolaboratu du: Michael Jackson, Bob Dylan, Flea, AC/DC, Ozzy Osbourne, Iggy Pop, Steven Tyler, Lenny Kravitz, Alice Cooper, Queen, Jerry Lee Lewis, Carole King, Lemmy Kilmister, Dave Grohl, B.B. King, Rihanna eta beste asko. Baita Alice Cooper, ZZ Top eta AC/DC ere.

1992ko apirilean, Freddy Mercuryren omenaldi kontzertuan hartu zuen parte eta Brian May eta Joe Elliotekin Tie Your Mother Down jo zuen. Kontzertu berean, Guns N' Roses ere izan zen.

Paulina Rubio eta Marta Sánchezekin ere egin du lan eta Quentin Tarantinok ekoiztutako Curdled filmeko soinu banda egin zuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Slash Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.