Skyros poni

Skyros ponia, (grezieraz: αλογάκι της Σκύρου), Greziako antzinako bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik Skyrosko zaldi arraza hau ponien sailkapen taldean sartzen da.

Skyros ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Grezia
Egoera FAOren araberacritical-maintained (en) Itzuli

Arrazaren jatorria Greziako Skyros uhartean kokatzen da[2].

Skyros ponia Balkanetako zaldi arrazen artean kokatzen da. Bertan Bosniako ponia, Arravani, Aénos, Peneiako ponia, Albaniako ponia, Krk-ko uharteko ponia, zein Pindoko poni arrazak daude. Beste aldetik tamaina txikiko zaldi hauek "ekialdeko zaldiak" delako zaldi motan kokatu daiteke era berean.

Arrazaren historia

Kondairek diote Skyrosko poni hauek Akilesek Troiako gerrara eramandako zaldien ondorengoak direla. Argi dagoena zera da, lehen aipatu denez Skyros poniek zer ikusirik handia daukatela Balkanetako gainontzeko poni arrazekin, denak antzineko tarpanen ondorengoak.

Ezaugarriak

  • Skyrosko ponia izaeraz lagunkoi, taldezale, indartsu eta azkarra da. Bereziki soziala den zaldi arraza da.
  • Gehienzko altuera soin gurutzera 116 centimetro.
  • Nahiz eta tamainaz ponia izan, bere hainbat ezaugarri zaldiarenak dira.
  • Burua ondo proporzionatua da.
  • Zurda naroa da, eta gorputzaren kolorearekin konparatuz, ilunagoa.

Habitat eta banaketa

Altura gutxiko Kohylas mendimultzoak Skyros uhartearen hego-ekialdea hartzen du. Bertan bertako fauna eta landaretza interesgarriak daude. Garaiera gutxiko muinoak dira eta arraza honen habitat naturala. Zaldi basatiak ziren garaietan, bakarrik hemen hedatzen ziren Skyrosen[3].

Arrazaren gaur egungo egoera

Egun (2009. urteko datuak dira) Skyros arrazako 220 abere daude munduan, haietako gehienak (152 inguru) Skyros uhartean bertan. Hau dela eta, esan dezakegun arrazaren iraute egoera oso ahula dela. Skyros babestutako zaldi arraza da[2]. Silva Project delako zaldizaleen elkarteak arraza babesteko lanean dihardu[4].

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.