Skete
Skete bat, monasterio baten agindupean dagoen eremutar elkarte bat da, euren gurtza modu isolatuan praktikatzea baimentzen zaiena, baina nolabaiteko laguntza eta segurantza emanez.
Skete batek, ohi, amankomuneko gurtza gune bat du (eliza edo kapera) eta etxe txiki batzuk fraide edo lekaide kopuru txikiarentzako.
Kristautasunaren tradizio goiztiarrean, sketeak, bizitza modu monastikoak ziren, mugimendu zenobitikoa (elkarrekin bizi diren fraide edo lekaide elkartea) eta bakarrik bizi diren ermitauen arteko zubi zirelarik. Elizaren hastapenean, aszetismoa garatzen joan zen heinean, ermitau edo anakoreta izan nahi zuten pertsonek, lehenik, skete batetik pasa behar zuten, prestatze aldera.
Skete hitza, jada ez da erabiltzen Mendebaldeko Elizan; hala ere, Kartusiar eta Karmeldarren amankomuneko bizitza ermitaua, Ekialdeko elizen sketeen oso antzerakoa da.
Ikus, gainera
- Basamortuko Aitak
- Hesikasmo
- Athos Mendia
Kanpo estekak
- (Ingelesez)Sancti Angeli