Sketch
Sketch ingelesezko antzerki munduko hitza da.[1] Eszena laburra eta irrigarria adierazteko erabiltzen da. Minutu batetik hamar minutuetako luzera izan dezake. Normalean aktoreek antzeten dute eta hedabide desberdinetatik zabaldu daiteke: antzokian, irratian, telebistan, zineman, interneten. Batzutan sketch bat inprobisatua izan daiteke.
Etimologia
Hitza ingelesetik dator, "eszena laburra, normalean komikoa", baina bere ibilbidea luzea izan da. Hizkuntza horretan lehenengo aldiz 1665-1668 urtean aurkitzen da. Aurretik, nederlanderan "scheets" aurkitzen da. Herbehereetarrek italieratik hartu zuten, "schizzo" edo "zirriborroa". "Schizzo" latinetik dator, "schedius" edo "azkar egindakoa". Erromatarrek, bestetik, mailegua grezieratik hartu zuten, "σχεδιοζ" (schédios) edo "azkar egindako lana".[2]
Historia
Antzinatik, bi pertsonaien arteko elkarrizketa umoretsuak ohikoak izan ziren. Baina sketchek, gaur ezagutzen ditugun moduan, vaudevilletan eta music halletan dute haien jatorria. Ikuskizun horietan, hasieran tarteetan, une komiko laburrak sartzen ziren. Denborarekin sketchez osatutako saioak egin ziren eta antzokietatik lehendabizi irratira eta, ondoren, telebistara igaro ziren. Hasiera batean sketcheak independeteak ziren haien artean. Gaur egun ohikoa da guztiak gai baten inguruan antolatzea; batzutan ere pertsonaiak errepikatzen dira.
Munduko adibideak
Hona hemen telebistako munduko sketchak eskaintzen dituzten telebista saioak:
AEB Brusier
Mexiko Chespirito 1971-1973
Espainia Escenas de matrimonio
Portugal Gato fedorento
AEB Harry Enfield and Chums
AEB Inside Amy Schumer
Txile Jappening con ja
AEB Key & Pelee
Txile Morandé con compañía
AEB Out of the Trees
AEB Sesame Street
AEB Portlandia
AEB Saturday Night Live
Espainia El intermedio