Skateboard
Skateboard edo skate ohola, garai batean santxeski ere deitua, ohol luzanga bat da, gurpil txikiak dituena, zeina, gainean jarritako pertsona batek oinaz bultzaturik, erabiltzen baita lurzoru leunetan ibiltzeko eta skateboarding izeneko jolas eta kirolean aritzeko.
Euskal Herrian, Sancheski marka izan zen aitzindari skateboarda zabaltzen 1960ko hamarkada honarrean, hainbat hiritan skateboarding-erakustaldiak antolatuz eta Irunen ekoiztutako oholak merkaturatuz. Eskiak egiten zituen Irungo enpresa hark Sánchez-ski izenen batura zuen deizioan.
1970eko hamarkadan Euskal Herrian sortu ziren beste modelo batzuk, Zutik Nai izenekoak, Skider, Amaya eta Eibarko GAC enpresak egindako Moby Board direlakoak izan ziren[1]. Monopatina esaten zitzaien gailu hauei 20. mendean Hego Euskal Herrian.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Kanpo estekak
- Amatiño. «Euskal skateboardak 50 urte — Eibar.ORG | Eibarko peoria» eibar.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).