Skasti
Skasti 2005 urtean Zarautzen sortutako musika taldea da[1].
Skasti | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Zarautz (Gipuzkoa) |
Musika mota | rock, funk |
Urteak | 2005 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Baga-Biga |
Taldekideak | |
Gorka Mendizabal Ander Izagirre Mattin Saldias Aitor Iturralde Josu Ondarra Tete Mikel Alberdi Iker Iñigo Xabier Uzin | |
Informazio gehigarria | |
https://www.facebook.com/skasti.taldea/ | |
Biografia
Zortzi lagunek osatzen duten taldeak, hamairu urte beteko ditu aurten. Formazioan alta eta bajaren bat egon bada ere, aldaketa handiena ez da eremu horretan etorri, egiten duten musikan baizik. Izan ere, berotualdi batetik sortutako taldeak ska musika sortzeari utzi zion eta beste genero batzuk jorratzen dituzte orain. Zuzeneko landuak bezain indartsuak eskaintzen dituzte gitarren eta baxuaren melodia indartsuez, haizeen hots barneragarriez, sintetizadoreen soinu leunez, bateriaren erritmo ezberdinez eta ahotsen doinuez. Dantza eginarazteaz gain, abesti landuak entzutera gonbidatzen zaituztete. Modu horretan, gorputzak eskatzen dienarekin eta testuinguruarekin koherenteak izaten jarraitu nahi dute, serio baina lotsagabe. Freskoa, naturala, dantzagarria eta festazalea izateari utzi gabe, sormena eta zuzeneko interpretazioa uztartu eta findu nahi ditu SKASTIk, jotzen eta jotzeaz gozatzeko. YE diskoa atera berri du talde zarauztarrak. Bertan rock alternativoa, pop-a, indie-a eta funka bezelako estiloak entzungarri dituzu. 13 abestiko diskoa 13 urte betetzen dituzten urtean. ====
Diskografia
Sariak
- Gaztea maketa lehiaketa: 2013 (sari nagusia eta entzuleen saria)[4]
Erreferentziak
- Skasti. (Noiz kontsultatua: 2017-05-08).
- Maskarak. (Noiz kontsultatua: 2018-01-26).
- Berria.eus. «Skasti musika taldeak 'Ye' diskoa kaleratu du» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-01-26).
- «Maketa Lehiaketa, 27. irabazlearen bila» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).