Skarako katedrala
Skarako katedrala (suedieraz: Skara Domkyrka), Skara hiri historikoko katedrala da.
Skarako katedrala Skara Domkyrka | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Västra Götalandeko konderria |
Suediako udalerria | Skara udalerria |
Koordenatuak | 58°23′11″N 13°26′21″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1150 (egutegi gregorianoa) |
Izenaren jatorria | Maria |
Erlijioa | Luteranismoa Suediako Eliza |
Elizbarrutia | Diocese of Skara (en) |
Izena | Maria |
Erabiltzailea | Skara domkyrkoförsamling (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Helgo Zettervall (en) |
Materiala(k) | hareharria |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Dimentsioak | 65 () m |
Kontaktua | |
Helbidea | Södra Kyrkogatan, SE-532 31 |
Webgune ofiziala | |
Historia
Skarara 1000 urtearen inguruan iritsi zen kristautasuna eta berehala apezpikuaren egoitza bihurtu zen, gaur arte iraun duena. Katedrala 1150ean eraiki bazen ere oinarriak aztertzean mende bat lehenago leku berean beste katedral bat izan zela ondorioztatu da. Gaur egun duen itxura gotikoa XIII mendekoa da. Ordukoa da kripta ere, baina 1949 arte ez zen aurkitua izan.
1886 eta 1894 artean Helgo Zettervall arkitektuaren agindutara erabat berriztu zen eraikina.
Arkitektura
Elizaren luzera 65 metrotakoa da eta dorre bikiek 63 metrotako garaiera dute.
Meza-liburua
Skarako meza-liburua 1150 urte inguruko eskuizkribua da. Kantu gregorianoz idatzia dago. Meza-liburu hau Suediako musika liturgikoaren adibide zaharrena kontsideratzen da.
Iruditegia
- Katedrala enparantzan.
- Katedralaren ikuspegia.
- Aurrealdea.
- Barnealdea.
- Skarako meza-liburua.