Skara

Skara Suedia hegoaldeko hiria da, Västra Götaland probintzian kokaturik dagoena. 2013ko erroldaren arabera Skara udalerriak 18.748 biztanle ditu, denak herrigunean bertan bizi dira.

Skara
urban area in Sweden (en) Itzuli
Fitxategi:Ez
Administrazioa
Herrialdea Suedia
KonderriaVästra Götaland
Izen ofizialaSkara
Geografia
Koordenatuak58°23′03″N 13°26′06″E
Map
Azalera440,1 km²
Demografia
Biztanleria11.549 (2020ko abenduaren 31)
−9 (2020)
Dentsitatea0,04 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
http://www.skara.se/

Historia

Kondairari kasu eginez Skara 988 urtean fundatu zen, honek Suediako herri zaharrenetakoa dela esan nahi du. Lödöse (gaur egungo Göteborgen aurrekaria) eta Skara ziren lurralde honetako bi hiriak garai hartan. Kristautasuna iristearekin batera apezpikuaren egoitza bihurtu zen eta gaur egun arte beti izan da apezpikua bertan. Skarako katedrala 1150an eraiki zuten baina oinarrietan ikusi da mende bat lehenago bazela beste katedral bat bertan. Herritik gertu Zistertar Ordenak Varnhem abadia eraiki zuen. XIII mendean monasterio gehiago eraiki ziren Skaran, 1234an San Olaf monasterio dominikarra eta 1259an Santa Katalina frantziskotarra.

Historian zehar biltzar garrantzitsuak egin izan ziren bertan. 1458an suediarrak, norvegiarrak eta daniarrak bildu ziren Kalmarko Batasunari buruzkoak erabakitzeko.

1641 urtean Katedralskolan eskola inauguratu zen, Suediako ikastetxe zaharrenetakoa dena.

Klima

    Datu klimatikoak (Skara)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 9.9 11.4 19.1 27.6 29.0 33.8 34.0 33.0 26.2 20.8 14.2 11.1 34.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 0.6 0.8 4.5 11.9 16.5 19.8 22.3 20.9 16.6 10.1 5.4 1.9 10.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.8 -4.5 -2.7 1.3 5.9 9.1 12.2 11.5 8.2 3.4 0.8 -2.7 3.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -32.0 -33.7 -29.3 -22.8 -7.8 -4.0 3.0 -2.8 -6.5 -15.0 -22.5 -26.3 -33.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 39.7 26.1 30.3 34.0 40.6 49.6 58.0 64.0 62.1 56.6 55.9 45.1 563.6
Iturria (1): SMHI[1]
Iturria (2): SMHI Monthly Data 2002-2015[2]

Ondasun nabarmenak

Erreferentziak

  1. .
  2. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.