Skansen

Skansen Suediako aire-libreko museoa eta zoologikoa da. Stockholm hiriburuan dago, Djurgården uhartean. Urtero 1'3 milioi bisitari izaten ditu.

Skansen
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaStockholmgo konderria
Suediako udalerriaStockholm udalerria
Kokapen fisikoaDjurgården
Koordenatuak59°19′28″N 18°06′04″E
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1891
Inaugurazioa1891ko azaroaren 11
Irekiera egunakegunero
Bisitariak urtean1.300.000
Webgune ofiziala

    Historia

    Munduko lehenengotako aire-libreko museoa izan zen eta honen ondorioz Europan dauden antzeko museo ugarik Skansen izena hartu dute.

    XIX mendean Suediako gizarteak industrializazio azkarra izan zuen eta nekazal eremuak desagertzera zioazela ikusita Artur Hazeliusek eraikin eta lanbide tradizionalak kontserbatu nahian berak ere sortua zuen Nordiska museet-en ondoan aire-libreko museoa sortzea erabaki zuen, 1881ean Oslon ireki zenaren antzirudiko. Hazeliusek Suedia guztiko 150 etxe erosi eta bertara ekarri zituen. 1963 artean Museo nordikoaren parte izan zen eta urte horretan banatu egin zen.

    Museoa

    300.000 m²-ko azalera hartzen du eta XIX mendeko suediar herrixka bat irudikatzen du. Artisauen etxe ugari daude, hala nola, larrugileak, zapatariak, zilarrezko bitxigileak, okinak, beiragileak... eta beren lana nola egiten den erakusten dute. Udaletxea, botika, errota, garai, taberna, postetxea eta dendak ere badira.

    Eskandinaviako fauna erakusten duen zoologikoa ere badago barnean, hala nola: Altzeak, elur-oreinak, hartz arreak, otsoak, katamotzak, bisonteak, basurdeak, fokak...

    Iruditegia

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.