Skagengo museoa
Skagengo museoa (danieraz: Skagens Museum) Skagen herrian (Danimarka) dagoen arte museo bat da. XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran inguru horretan bizi eta lan egin zuten Skagengo margolarien koloniako kideen lanen bilduma zabala erakusten du. Artista garrantzitsuenen artean daude Marie eta P. S. Krøyer, Anna eta Michael Ancher, Laurits Tuxen, Viggo Johansen eta Holger Drachmann daude. Erakusketa bereziak ere antolatzen ditu museoak. Bere instalazioen artean, Garden Houseko kafetegi bat dago, denbora batez Anna eta Michael Ancher-en egoitza eta estudioa izan zen eraikin zaharra. Museoa 1908an ireki zen.
Skagengo museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Danimarka |
Estatu | Danimarka |
Eskualdea | Ipar Jutlandia |
Udalerria | Frederikshavn Municipality |
Koordenatuak | 57°43′29″N 10°35′50″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1908 |
Zuzendaria | Lisette Vind Ebbesen (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Ulrik Adolph Plesner (en) |
Ondarea | |
Bisitariak urtean | 102.853 |
Webgune ofiziala | |
Historia
Skagens Museum 1908ko urriaren 20an sortu zen Brøndums hoteleko jangelan. Sortzaileen artean Michael Ancher, P.S. Krøyer eta Laurits Tuxen, Victor Christian Klæbel bertako farmazialariarekin eta Degn Brøndum, Brøndums hoteleko jabea eta Anna Ancherren anaiarekin batera, lehen gobernu-kontseilua osatzeko hautatuak izan zirenak. Skagen Margolarien lanak biltzea eta haien erakusketarako eraikin bat eraikitzeko funtsak biltzea zen ideia. Era berean, Brøndums hoteleko jangela, bere garaian, eraikitakoan museo berrira pasatzea erabaki zen.
Lehen erakusketak bertako eskola batean antolatu zituzten. P.S. Krøyerren heriotzaren ondoren, 1909an, bere etxea museorako behin-behineko egoitza gisa erabili zen. 1919an, Degn Brøndumek bere hoteleko lorategi zaharra eman zuen museo bat eraikitzeko. Ulrik Plesner arkitektoari arduratu zitzaion bere diseinuaz. Ulrik Skagengo komunitate artistikoko kide aktiboa zen eta inguru horretako hainbat eraikin diseinatu zituen. Eraikina dohaintza pribatuen eta fundazioen konbinazio batek finantzatu zen. Eraikuntza 1926an hasi zen eta museo berria 1928ko irailaren 22an inauguratu zen ofizialki.[1]
Brøndums Hotelaren jangela
Brøndums Hoteleko jangela gaur egungo museoan agertzen den moduan Ulrik Plesner eta Thorvald Bindesbøll-ek diseinatu zuten 1892an, hotelaren lehen handitze handiarekin lotuta. P. S. Krøyer-ek bultzatuta, Degn Brøndum-en arte bilduma bere dekorazioan sartzea erabaki zen. Urteen poderioz ohitura bihurtu zen bisitatzen ziren artistek erretratuak oparitzea hoteleko jabeari eta hauek sabaiaren azpian zegoen friso batean jartzen ziren. Jangelan ere Maria Krøyerrek 1898an diseinatu zituen altzariak daude.
Bilduma
Gaur egun Skagens Museoak 1.800 artelan baino gehiago ditu erakusten. Artista-koloniako kide garrantzitsu guztiak daude ordezkatuta lan zentralekin bildumetan, besteak beste, Maria eta P. S. Krøyer, Anna eta Michael Ancher, Laurits Tuxen, Viggo Johansen eta Holger Drachmann.
Erakusketa bereziak ere antolatzen ditu museoak.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Danieraz):Museoaren webgune ofiziala.
- (Danieraz):Ibilbide birtuala Skagens museoan. Google Arts & Culture