Skálholt

Skálholt (antzinako islandieraz Skálaholt) Islandia hegoaldeko toki historikoa da, Hvítá ibaiaren gainean kokatuta. Bláskógabyggð udalerriaren barnean dago.

Skálholt
Skálholt
etxaldea
Administrazioa
Herrialdea Islandia
EskualdeaSuðurland
Izen ofizialaSkálholt
Jatorrizko izenaSkálholt
Geografia
Koordenatuak64°07′32″N 20°31′29″W
Map
Altuera59 m
Demografia
Informazio gehigarria
http://www.skalholt.is/

Skálholt izeneko herria, nahiko handia den eliza batez eta etxe gutxi batzuz baino ez dago osatua. Baina, herrialdearen historiarentzat oso garrantzitsua izan da. Erdi Arotik 1785 arte, Hólarrekin batera, Islandiako bi gotzaindegietako bat izan zen, aldi berean, gune kultural eta politiko ere bihurtuz. Herrialdeko lehen eskola Skálholten sortu zen. Eta, 1550ean, azken gotzain katolikoa, Jón Arason, Hólarrekoa, bertan exekutatua izan zen, bere bi semeekin batera.

Bere elizaren tamainak, ez ohikoa dirudi Islandiako elizen tamaina estandarrarekin alderatuz gero. Izan ere, 1956 eta 1963 bitartean eraikitako elizaren luzera 30 metrokoa da. Baina bere aurreko eliza asko, askoz luzeagoak izan ziren, batzuk, 50 metroko luzera ere izan zutelarik. Beste herrialde eskandinaviar batzuk ere lagundu dute eliza honetako egungo barnera iritsi arte.

Adam Bremengoak, 1075 inguruan, Skálholt (Scaldholz), Islandiako hiririk handiena bezala deskribatu zuen idatziz.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.