Siw Malmkvist
Siw "Siwan" Gunnel Margareta Malmkvist (Landskrona, Suedia, 1936ko abenduak 31) suediar abeslari[1] ezagun bat da, ospetsua Eskandinavia eta Alemanian. Suediako Melodifestivalen jaialdian askotan parte hartu zuen, horietako azkena 2004an Towa Carson eta Ann-Lousie Hansonekin C'est la vie abestia abestuz, 10. postuan amaitu zuena. Suedia ordezkatu zuen 1960ko Eurovision Kantu Jaialdian Alla andra får varann abestiarekin, eta antzinako Mendebaldeko Alemania 1969ko Eurovision Kantu Jaialdian Primaballerina kantuarekin. Siw Malmkvistek arrakastaren batzuk izan zituen 1964an Liebeskummer lohnt sich nichtekin (Maitasuna faltan botatzeak ez du pena merezi).
Siw Malmkvist | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Landskrona (en) , 1936ko abenduaren 31 (87 urte) |
Herrialdea | Suedia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Lasse Mårtenson (en) (1963ko maiatzaren 15a - 1969) Fredrik Ohlsson (1971 - |
Jarduerak | |
Jarduerak | schlager singer (en) , antzerki aktorea eta ahots-aktorea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | Schlagerra |
Musika instrumentua | ahotsa |
siw-malmkvist.de | |
|
Siw Malmkvist suediar entretenimenduaren negozioan bertsatilitate handiko interpretea da, pop/schlagerreko bere karreraz gain, antzezlanetan, musikaletan eta filmeetan parte hartu baitu. Pippi Långstrumpen papera egin zuen Astrid Lindgrenen Pippi Långstrump haurrentzako musikal ospetsuan 1980an, adibidez, Some Like It Hoten (ikus Sugar bertsio musikalean agertu zen, eta Luisaren papera egin zuen Maurie Yestonen Nine europar eta suediar ekoizpeneko musikalean 1983an. 2002an Ama bezala agertu zen Hans Andersonen Lilly Ronny lanean Maximteatern. Thorsten Flinckekin Nick Cave eta Kylie Minoguen Where the Wild Roses Growren suediar bertsio bat ospetsu egin zuen 2004an.
Bakarrean, 600 abesti baino gehiago grabatu ditu (eta bederatzi hizkuntza ezberdinetan egin ditu grabaketak), suediar abeslaririk produktiboenetako bat delarik.
Aurrekoa Brita Borg Augustin kantuarekin |
Suedia Eurovision Kantu Jaialdian 1960 |
Ondorengoa Lill-Babs April, april kantuarekin |
Aurrekoa Wencke Myhre Ein Hoch der Liebe kantuarekin |
Alemania Eurovision Kantu Jaialdian 1969 |
Ondorengoa Katja Ebstein Wunder gibt es immer wieder kantuarekin |
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Siw Malmkvist |
- (Alemanez)Webgune ofiziala