Siurana (Tarragona)

Siurana, edo Siurana de Prades, Cornudella de Montsant udalerrian dagoen herri bat da, Priorat eskualdean.

Siurana
biztanle entitate bakarra
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
ProbintziaTarragonako probintzia
Eremu funtzionalaCamp de Tarragona
EskualdeaPriorat
Kataluniako udalerriaCornudella de Montsant
Geografia
Koordenatuak41°15′28″N 0°55′55″E
Map
Altuera737 m
Demografia
Biztanleria27 (2019)
−7 (2010)

737 metroko garaieran dago, kareharrizko erlaitz baten gainean, Pradesko mendien mutur batean eta Siurana ibaiaren gainean. Siuranako gaztelua musulmenek Katalunian utzi zuten azkena izan zen. Aipagarria da Santa Maria de Siurana izeneko eliza erromanikoa.

Siurana eskalatzaileentzat toki erakargarria da bertako haitzek ematen dituzten aukerengatik.[1]

Erreferentziak

  1. Berria.eus. «9a zailtasuna bistaz eskalatzen lehena izan da Alex Megos» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-07).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.