Siula Grande

Siula Grande Peruko Andeetan dagoen Huayhuash mendikateko mendi bat da, Lima eta Huánuco departamenduen mugan. 6.345 metroko garaiera du. Siula Chicok, bere bigarren tontorrak, 6260 metroko garaiera du.

Siula Grande
Datu orokorrak
Garaiera6.344 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak10°17′36″S 76°53′33″W
MendikateaHuayhuash mendikatea
Estatu burujabe Peru
Peruko eskualdeaLima
Mendizaletasuna
Lehen igoera1936
Siula Grande

Mendia ospetsu egin zen Joe Simpson alpinistaren Touching the Void liburuagatik. Bertan kontatzen da Simpsonek 1985ean, Simon Yatesekin batera, protagonizatu zuen mendiaren igoera eta jaitsiera gorabeheratsua. 2003an izenburu bereko film bat egin zen liburuan oinarrituta. Simpson eta Yates mendebaldeko aurpegitik igo ziren arren, bide horretatik tontorrera igotzen lehenak izan zirelarik, jaitsierarako iparraldeko gandorra aukeratu zuten (ibilbide hau, lehen aldiz, 1936an erabili zuen alemaniar talde batek), jaitsiera oso zaila izan zen, neurri batean, eguraldi txarraren ondorioz. Mendizale guztiek gandorra saihestu dute eta mendebaldeko aurpegitik jaitsi dira. 2002ra arte, hegoaldeko aurpegia ez zen oraindik garaitua izan.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.