Sitra

Sitra Egiptoko XIX. dinastiako lehen erregina izan zen. Bere izenak, literalki, "Raren alaba" esan nahi du (Satra edo Sitre bezala idatzia ikus daiteke). Erregearen alaba tituluaren faltak errege familiakoa ez zela adierazten dute.

Sitra

Bizitza
Jaiotza?
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaEgipto, ? ( urte)
Hobiratze lekuaErreginen Harana
Familia
Ezkontidea(k)Ramses I.a
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko XIX. dinastia
Jarduerak

Dirudienez, Sitra Behe Egiptoko militarren familia batekoa zen, eta Egiptoko XVIII. dinastiako azken faraoia izan zen Horemheben erregealdian, erresumako bigarren gizonik boteretsuena zen Paramesu chaty eta militarraren emaztea zen, oso edadetua egon arren tronura lotua izan zena. Suposatzekoa da, beraz, Sitra garai hartan emakume oso heldu bat izatea, jakina baita garai hartan bere seme Setik hogeitamar urte inguru zituela.

Horemheb hil ondoren, Paramesu bihurtu zen errege Ramses I.a izenarekin, Egiptoko Inperio Berriaren azken dizdira garaia eta krisiaren hasiera izango zen dinastia berri bat sortuz. Sitra, orduan, Errege Emazte Handi bezala koroatua izan zen, eta beti bere senarrarekin egon zen honen bi urteko erregealdi laburrean. Ramses I.a hil ondoren, Sitraren seme Seti bihurtu zen errege Seti I.a izenarekin, bere aurrekoen ekarpenei esker Egiptori aurreko dizdira itzuliz, Akenatonen erregealdi zail eta gatazkatsuaren ondoren. Sitraren pausoak orduan galtzen dira, bere adina zela eta, bere semearen erregealdian hil izana oso litekeena delarik. Ziurra da, edozein kasutan, bere semea baino beranduago ez zela hil, ez baitzuen erregeordetzarik bete bere biloba Ramses II.aren erregealdian bere semearen heriotza goiztiarraren ondoren.

Sitra gaur egun Erreginen Harana bezala ezagutzen den nekropoliaren sortzailetzat hartzen da, Errege Emazte Handiak eta XIX. eta XX. dinastietako faraoien seme printze batzuk lurperatuak izan ziren tokia.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.